Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Pentsiodunak, Gasteiz eta Madrilgo aurrekontuekin kezkatuta

2018-11-05
Hala azaldu dute beste astelehen batez Bilboko udalaren aurrean egindako mobilizazioan. Madrileko aurrekontuen inguruan PSOE eta Podemosen aurreakordioa gelditzeko enpresarien presioa salatu dute. EAEkoen inguruan, EAJk Bilduren proposamenaren inguruan azaldutako jarrera gaitzetsi dute, baina itxaropenerako eta bultzatzeko jarraitzeko deia eginda.
bideoa prestatzen
ELAk eredu energetikoa errotik aldatzea eskatu du

2018-11-05
ELA Sindikatuak energia ereduaren goitik beherako aldaketa beharrezkoa dela aldarrikatu du. Argindarraren fakturaren etengabeko igoeraren oinarrian merkatuaren liberalizazioa dagoela salatu du sindikatua. Gainera, enpresariek aitzaki erabiltzen duten zerga altuen diskurtsoa gezurtatu dute, izan ere, Espainiako faktura garestienetakoa da Europan, zergen ehunekoa Europako bataz bestekoaren oso azpitik dagoen bitartean.
bideoa prestatzen
Desadostasunak La Naval-eko langileak eta Arantxa Tapiaren artean baina bi aldeek irtenbidea bilatzen segituko dutela azpimarratu dute

2018-10-31
Sestaoko La Naval ontziolako enpresa batzordeak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuarekin bildu da. Topaketak ez du adostasunik ekarri, baina epeak agortzen ari diren arren, bi aldeek soluzioak bilatu behar direla nabarmendu dute. Langileek, esku hartze zuzena eskatu diote Lakuari eta exekutiboak "inbertsore pribatuen beharra" azpimarratu du. Gobernuak, Madril, enpresa eta inbertsoreeekin negoziatzen jarraituko duela azaldu du eta beharginek, behin lan-erregulazio txostena indarrean dagoela, mobilizazio gehiago egingo dituzte. Euren artean, azaroaren 8an Barakaldon egitekoa duten manifestazioa.
bideoa prestatzen
Navaleko langileek itxialdia egin dute onztiolan administratzaileek erregulazio txostena aurkeztu ostean

2018-10-30
Lan kargaren faltak Sestaoko ontziolaren itxiera ekarri du azkenean. Navaleko administrazaileek lan erregulazio txostena aurkeztu dute jadanik eta langileek itxialdia egin zuten bart, gau osoa ontziolan emanda goizeko 6rak arte. Neumatikoak erre eta sirena piztu zuten itixeragatik protestatzeko eta mobilizatzeari ekingo diote egunotan.
bideoa prestatzen
Euripean zabaldu dute Urriko Azken Asteleheneko azoka, Gernikan

2018-10-29
333 postu jarri dituzte udalerriko kaleetan zehar. Postu gehienak gaztarenak dira – 52-.
bideoa prestatzen
Ikastetxe publikoetako jangeletako langileak mobilizazioa egin dute hitzarmena aldarrikatzeko

2018-10-25
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako jangeletako langileek protesta egin dute gaur hitzarmen duin baten alde. LAB sindikatuak deituriko mobilizazioa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailaren atarian egin dute, horrez gain, eta ikasturte berriaren hasierarekin batera, eskola jangeletako asanbladak deitzen hasi dira. Zabaladutako aldarrikapenak argiak dira: Hezkuntzako langile laboralekin soldata parekatzea, ratioak hobetzea, zentroaren antzinakotasuna ezartzea, funtzioak berraztertzea, urteko lanaldia euren egutegietara egokitzea, aldizkako langile finkoen kontratazioa, langile guztiak euskalduntzea.