Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Lan merkatuaren prekarietateari argazkia, Ertzak saioan

2016-04-26

Aurrerapena / Lan merkatuaren prekarietateari argazkia atera diogu. Horretarako, zenbait kolektibo eta sektore feminizaturengana jo dugu. Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako unibertsitate eskolako irakaslearekin, Maria Solaetxe Telemarketing-eko langilearekin eta Joseba Zalakain ikertzailearekin hitz egin dugu. Osorik ikusgai, asteartean, apirilak 26, 21:30ean.

bideoaren irudia
Ainhoa Etxaide: "43 milioi euroko irabaziekin onartezina da TRW-ko espedientea"

2016-02-25

Gurean Gaur saioan, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. TRW Iruñeko lantegiko langileek 123 langile kaleratzeko espedientea onartu dute, enpresak lantegia mantentzeko beste aukerarik ez zegoela argudiatuta. LABek dio iruzurra dela, eta orain egindako espedienteak ez duela bermatzen "inondik inora" datorren urtean kaleratze gehiago egongo ez direla. Horri buruz eta beste aritu gara Etxaiderekin.

bideoaren irudia
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Gurean Gaur saioan (bihar, 21:00)

2016-02-25

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia izango dugu Gurean Gaur saioan, ostegun honetan 21:00etan.

bideoaren irudia
Ertzak | Kooperatibismoa borroka berrien aurrean

2016-01-26

Kooperatibismoaren lorpen, indargune eta ahulguneak aztertu ditugu Ertzak programan. Orain arte behar besteko aitortza izan ez duten borroken aurrean (ekologia, feminismoa), kooperatibismoak jakin ahal du egokitzen eta diskurtso berriak eraikitzen? Zeintzuk izan dira kooperatibismoaren lorpen handienak eta ahulguneak? Erantzunen bila, hiru pertsonekin hitz egin dugu: Liher Gonzalez (Koop57), Aitzol Loiola (Lanki) eta Naroa Elortza (Mondragon taldean ibilitakoa).

bideoaren irudia
"Bide Berriak": elikadura burujabetza

2015-11-06

Euskal Herrian elikadura burujabetzari buruzko dokumentala da "Bide Berriak". Bertan, elikadura burujabetzak duen garrantziaz eta arlo honetan diharduten esperientziak azaltzen dira. Maritxu Arroyo (Bizilur) eta Malu Egiluz baserritarrarekin hitz egin dugu dokumentalaren inguruan.

bideoaren irudia
Ertzak | Eurogunea: batasunaren ikur ala desorekaren bultzatzaile?

2015-10-13

Eurogunea izan dugu hizpide. Greziak bizi duen egoera abiapuntu izanik, Eurogunea eta zorraren funtzionamendua aztertu ditugu. Zer gertatzen da herrialde batek zorra ordaintzeari uko egiten badio? Nola funtzionatzen du Europako Banku Zentralak? Eurogunea batasunaren sortzaile ala aberastasunaren desorekaren bultzatzailea da? Joseba Felix Tobar Arbulu eta Joseba Barandiaran ekonomialariekin hitz egin dugu.