Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Estitxu Robles-Arangiz gogoratzeko pasealekua Bilbon

2018-11-14
Estitxu Robles-Arangiz, "Beskoitzeko Urretxindorra" bezala ezaguna zen kantariak, leku propioa eskuratu du Bilboko kale izendegian bere heriotzaren urteurrenean. Familia abertzale historiko bateko kide, gaztetatik musikagintza pasio gisa izan zuen, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abestuz. Erbestetik Bizkaiko hiriburura itzulita, hogei urteko ibilbidea osatu zuen, hamabost lan kaleratuz. 1993an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz.
bideoa prestatzen
Itsas hondorako bidean zegoen itsaslapurren itsasontzia, berriz ere ur azalean jartzerako asmoz datoz McOnak talde

2018-11-14
Urte beteko isilaldiaren ondoren, Itsas hondorako bidean zegoen itsaslapurren itsasontzia, berriz ere ur azalean jartzerako asmoz datoz Maconak talde. ‘Gure naufragoak’ Diska berriarekin batera, Martzel, Irati eta Beñat , Mconak itsasontziaren eskifaia-kide berri moduan aurkeztu dizkigute. Adierazpen askatasuna, mozal legea, genero berdintasuna eta etorkinak dira letretan landu ditutzten gaietariko batzuk. Kritika eta autokritikia beteriko abestiak daudela azpimarratu dute Mconak-ko partaideak. Urperatutako itsasontzi bat ateratzen ari den mozorrodun itsaslamia marraztu du. Iñaki Gonzalez azalaren diseinatzaileak, diskoak barnebiltzen dituen abestia eta taldearen aro berria islatu nahian. “Fortun” ez da diska osatzen duen izen ezagun bakarra, abesti zerrendako bost garren kantua’ mundu Aldrebesa’ izena daukana , Xabat Galletebeitia idatzi du eta ‘Nere kalifornia’ abestia Amets Arzallusek. Mconak itsaslapurren itsasontzia musika tresnez beteta eta bela nagusia zabaltzeko prest daudela eta Anoetako gaztetxean, Durangoko Azokan,Hatortxu rock portuetan jotzeko gogoekin agertu dira.
bideoa prestatzen
Ostalari eta merkatariak euskararekin buru-belarri eta belarriprest

2018-11-13
Donostiako Udalak ostalari eta merkatarientzako ikastaroak antolatzen ditu; euren lanbideari egokitutako ordutegia dute, eta lexiko espezifikoa lantzen dute.
bideoa prestatzen
Garai ezberdinetako langileen "gosea eta beldurra" erretratatu ditu Toti Martinez de Lezeak

2018-11-13
30. hamarkadan eta 60.ean Bizkaiko langileek jasandakoak erretratatu ditu Martinez de Lezeak "Malkoak lur antzuan" eleberrian.
bideoa prestatzen
Stan Lee hil da, Marvel-eko superheroi oinazetsu, anitz eta miresgarrien sortzailea

2018-11-13
Stan Lee hil da, 95 urterekin, Marvel-en komikietako pertsonaia ikoniko batzuetako sortzailea: X-Men, Spider-man, Lau miresgarriak, Dardevil, Hulk, Sorgin gorrimina, The Avengers, Thor, Iron-Man, Black Widow edo Emakumezko Ikusezina. Superheroi humanoak bilatzen zituen, oinazetsuak, normatibetatik kanpokoak, bazterrekoak, emakumezkoei lekua eginez.
bideoa prestatzen
Leihotikan taldeak bere disko berria aurkeztu du

2018-11-13
Leihotikan musika taldeak bere disko berria aurkeztu du, ‘Non zaude?’ izenburu duena. Taldeak urteetan zehar izandako eboluzioa diskoan agerikoa dela nabarmendu dute, baina Leihotikanen esentzia galdu gabe. Taldearen adierazgarri den punk ikutua eman nahi izan diote, goxotasun puntu batekin.