Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Donostiako Zinemaldiak aurtengo ediziorako irudia aurkeztu du

2014-05-09

Donostiako ZInemaldiak 62. edizioa beteko du aurten, eta gaur aurkeztu dute irudi berria. Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi, Culinary Zinema eta Sail Ofizialerako aukeratutako kartelak aurkeztu dituzte. Aurtengo Zinemaldiaren irudia Savage Cinema eta atzera begirakoekin osatzen da. Irailaren 19tik 27ra bitarte ospatuko da Zinemaldia Donostian.

bideoaren irudia
Estatu gabeko herrialdeen lehen jaialdia hartuko du Galdakaok

2014-05-08

Andra Mari dantza taldeak antolatuta Estatu gabeko herrialdeen lehen jaialdia hartuko du Galdakaok. Bertan besteak beste, Kherau folk taldea, Mànran talde eskoziarra, Xarnege taldea, Euskal Herriko Korrontzi taldea edota Stukat del Bolet talde kataluniarraren kontzertuak ikusteko aukera izango dugu. Kontzertuez gain, jaialdiaren barruan kale-animazinoa egongo da, eta aipatzekoa ere ekitaldi guzti guztiak doakoak izango direla!

bideoaren irudia
Gazteak eszenatokian ezin hobeto moldatzen dira!

2014-05-08

Bilboko Pabellon 6 aretoan Gazteak eszenatokian egitasmoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu. Egitasmoaren helburua batxilergoko ikasleei euren antzerki lanak benetako antzoki batean erakusteko auketa ematea da. Eta ikusi dugunez gazteak ederto moldatzen dira oholtza gainean.
 

bideoaren irudia
Skapa | Mintza lelopean gingo dute iparraldeko ikastolen aldeko jai handia

2014-05-08

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gazteak eszenatokian egitasmoak batxilergoko ikasleei euren antzerki lanak benetako antzoki batean erakusteko aukera eman die. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Maiatzaren eguzkiak beste urte batez Herri Urrats jaia ekarriko digu igande honetan Senpereko lakura, Balmasedan berriz erdi aroko azoka izango dugu asteburu honetan, barre egin nahi baduzue Arrigorriagan izango duzue asteburu honetan hitzordua. Bertan, Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia egingo dute. Gazteenek berriz, Gasteizera joan nahi izango dute Arabatakadara. Eta bertsozaleek Bilboko Santutxu auzoan topatuko dute neurrira egindako jaialdia.

bideoaren irudia
Donostiako Elkar estudioak ateak zabalduko ditu maiatzaren 12tik 16ra

2014-05-08

Donostiako Elkar estudioa eszenatoki bilakatuko da maiatzaren 12tik 16ra bitarte. Elkarrek eta Hamaika Telebistak Elkar Estudioa Sesioak ekimena sortu dute. Proiektuaren lehen fasean, bost taldek hartuko dute parte: Izaki Gardenak, Ezinean, Sei Urte, Odolaren Mintzoa eta Kea taldeek egingo dituzte zuzeneko grabaketak. Hamaika Telebistak grabatu eta emitituko ditu emanaldiak. Parte hartu ekimenean!

bideoaren irudia
Badator Fant Zinemaldi Fantastikoaren hogeigarren edizioa

2014-05-08

Bihar hasiko da Fant Bilboko zinemaldi Fantastikoaren  hogeigarren edizioa. Zortzi eguneko programazioaz osatutako zinemaldia izango da, maiatzaren 9 eta 16 bitartean. Justo Ezenarro, Fant-eko zuzendariak adierazi duenez, film laburrek berebiziko garrantzia izango dute aurten. Hamaika izango dira Euskal Herrian ekoiztuak.