Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Los Angeleseko Urrezko Globoetan, Cuaronen "Roma" pelikula nagusi

2019-01-07
Los Angeles-en “Roma” atera zen garaile. Urrezko Globoetako galan Alfonso Cuaronek zuzendutako luzemetraiak bi domina jaso zituen, atzerriko pelikula onenarena eta zuzendaritza onenarena. Adituen iritziz, sorpresaz beteriko emanaldia izan zen atzokoa. “Vice”, nominazio gehien zituen pelikula, eta aski mediatikoa izan de “A star is born”, ia disdirarik gabe atera ziren. Soilik Christian Balek jaso zuen komediako aktore onenaren urrezko globoa "Vicen" egindako antzezpenagatik. Jendearen ahotsetan eta kantetan egon den beste pelikula batek, aldiz, berebiziko arrakasta lortu du. “Queen”-en gorabeherak kontatzen dituen “Bohemian Rhapsody”-k drama onenaren domina eraman du etxera, eta Rami Malek, aktore onenarena lortu du, Bradley Cooper edo Willem Dafoe beteranoen aurretik.
bideoa prestatzen
Nola jantzi egoki Santomasetan?

2018-12-20
Oreretako Jantzien Zentroko Ainhoa Mendiburuk erakutsi digu nola jantzi beharko genukeen 1880 eta 1910 baserritarrak feria egunetan janzten ziren moduan.
bideoa prestatzen
Euskal mitologiaren erakusleiho artistikoa izango den baso biziduna

2018-12-21
Bilbao 700 Fundazioak euskal mitologiaren baso biziduna errotu du Zabalguneko eraikinean. Bertaratzen direnek, gure mitologiako pertsonaiekin elkartu ahal izango dute, esperientzia sentsorial baten bitartez. Queralt Saul-en zuzendaritza artistikoa eta Juan Kruz Igerabideren testuak bidelagun, "Izen, izan" baso artistikoan murgiltzeko aukera egongo da.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN #56: Azken saioen bilduma

2018-12-20
Urte berria ate joka den honetan, azken hilabeetako bilduma osatu dugu MusikaZuzenean Telebistan. Irailetik abendura bitarteko saioen lagin bat ikusteko aukera izango duzue, reportaje bakoitzeko izebergaren punta.
bideoa prestatzen
Onintza Enbeitak historia egin du

2018-12-20
Onintza Enbeita da Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea. Artekalen berarekin hitz egin dugu finalari buruz, ezarritako mugarriari buruz eta bertsogintzaz orohar. Gainera, GabonakArte programa, Pedro Salaberriaren azken erakusketa, Izaro Andresen bira amaiera eta beste gai ugari.
bideoa prestatzen
Olentzerozaleen elkarteak Olentzero aldizkaria aurkeztu du

2018-12-20
Iruñeko Olentzerozaleen elkarteak Olentzero Aldizkaria, Olentzero Badator jaia eta gabon-gaueko kalejira aurkeztu du. Biharkoan emango dute 2018ko Txondorra saria Iruñeko Udaletxean, kartel lehiaketako sariak aldiz, heldu den asteazkenean banatuko dituzte.