Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Laboaren ondarea erakutsi dute "Gu, Laboa" dokumentalean, hark inspiratutako artisten bidez

2018-12-04
Hamarkada bat igaro da Mikel Laboa hil zela, eta musikariaren ondarea bizi-bizirik dagoela erakusteko saiakera egin du Iban Gonzalez zuzendariak “Gu, Laboa” dokumentalean.
bideoa prestatzen
Gatibuk bere 8.en lana aurkeztu du 'Salto' izenpean

2018-11-30
Gatibu talde Gernikarrak bere zortzigarren lana aurkeztu du. Lagunarteko prentsaurrekoa osatzeko asmoz, jendea bildu dute Arriagatik hasi eta Bira kulturgunerarte egindako Performancean. Euskaldunak, Europako azken indioak garela erreferentzia egiteko, bizkaitarren zortzigarren lan hau ‘Azken Indioak’ deitu dute. Diska grabatzeko oraingoan, Estatu Batuetara egin dute SALTO eta hauxe da hain zuzen aurrerapen abestiaren izenburua. ‘Azken Indioak’ zazpi abestiko lana da. Bertan Rock&Roll euskaldunetik abiatuta, kezkatzen gaituzten beldurretatik askatzeko eta iraultza alaia egitera mugiarazten gaituzte. Azaldu dutenez, aurrenekoz, kanpo-produkzio laguntza izan dute; besteak beste Delorean, La M.O.D.A, Standstill, eta Nueva Vulcanoren abestiak produzitu dituen Santi Garcia eta honen eskutik sonoritate berriak lortu dituzte. Gatibutarrek aurkezpen bira abenduaren 13an hasiko dute Cerdanyola del valleseko Sala Dresdenen eta Euskal herrian abenduaren 15ean, Gasteiz izango da lehena Gernikarren lan berria gozatzen, ondoren Bilbo, Donostia, Atarrabia eta Miarritzen izango direlarik.
bideoa prestatzen
Laboaren lanaren transmisiorako katebegi bat

2018-11-30
Mikel Laboa hil zela hamar urte beteko dira bihar, eta efemeridea baliatuta, musikari eta abeslariaren obra guztia jasotzen duen hamar disko eta DVDa eman ditu argitara Elkar argitaletxeak, Jose Luis Zumeta artista eta Laboaren lagun minak propio diseinatutako kutxan bilduta.
bideoa prestatzen
Bilboko Udalak Verdes liburudenda omendu du Euskararen Nazioarteko Egunean

2018-11-30
Bilboko Udalak Verdes liburudenda omendu du euskararen alde egindako lanarengatik. 99 urte eman zituen irekita Bilboko Alde Zaharreko Posta kalean, 2005 urtean itxi zuten arte eta orain, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aintzatespena eman dio Udalak bertan lan egindako hainbat langileri. Bilboko historiaren zati dela adierazi du Aburto alkateak eta Koldo Narbaizak, euskara zinegotziak, liburu eta diskoak saltzeaz gain, euskal kulturaren topagunea bazela ziurtatu du.
bideoa prestatzen
Ziegan arrakalak sortzeko eta espetxetik aldentzeko burutazioen hiru liburu aurkeztu ditu Ataramiñek

2018-11-30
Hiru euskal presok egindako lanak aurkeztu ditu Ataramiñe argitaletxeak. Ibon Muñoak idatzitako 'Hamaika desio utopiarako', Joseba Erostegik eta haren iloba Lorea Erostegik elkarlanean ondutako 'Txori mezulariak' haurrentzako ipuina, eta Oier Goitiaren 'Egia baten egunerokoa'.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #54: Durangoko Azoka berezia

2018-11-29
Durangoko Liburu eta Disko Azoka gertu dagoen honetan, MusikaZuzenean TB-an saio berezi bat burutu duguik irrati-tb saio formatu berrian. Azokan izango diren zuzeneneko emanaldiak aipatzeaz gain, hainbat disko berri entzuteko aukera izango dugu.