Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Zazpigarren berbagunea ospatu dute Bilboko Azkuna Zentroan

2018-11-27
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltegi sarearekin elkarlanean antolatuta, zazpigarren berbagunea ospatu dute Azkuna Zentroan, Bilbon. Lau txanda egin dira egunean zehar eta 400 pertsona inguru bildu ditu txanda bakoitzak. Bilbotarrak euskaraz aritzea eta euskara plazetara ateratzea da helburua.
bideoa prestatzen
Txari Eleta: "Euskara ikasi behar nuen bai ala bai"

2018-11-25
Ajoarrieroa saioko atal honetan Txari Eleta elkarrizketatuko du Anabel Arraiza lankideak. Sukaldari ikasketak egin arren, AEKn ikasle eta irakasle, iirratia, musika,...alor ezberdinetan egindako ibilbidean bildutako esperientzia kontatuko digu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #53: Leihotikan + The Potes

2018-11-22
Lehiotikan taldea izango da lehen protagonista errepidean 25 urte bete dituzten honetan. Bigarren erreportajean "Ametsak dira egi erabat bete aurretik" diskoa ezagutuko dugu, the Potes taldearen lehen iraupen luzekoa.
bideoa prestatzen
'Hezur beltzak', hezur haragizko lagunak inspirazio iturritzat dituen taldea

2018-11-23
Hezur Beltzak musika taldea eta diskoa aurkeztu dituzte Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prietok. Lorca eta Lauaxetaren unibertsoa bildu eta gaur egungo gaiak jorratu dituzte: immigrazioa, lana edota euskalduntasuna.
bideoa prestatzen
'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa, San Telmon ikusgai

2018-11-23
Arteak eta zintziak giza gorputzarekiko eduki duten interesean sakontzen duen 'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketa aurkeztu du San Telmo museoak, Valladolideko Eskultura Museo Nazioalarekin elkarlanean ekoiztua. Otsailaren 17rarte egongo da ikusgai, eta Kutxa Fundazioaren babesa du.
bideoa prestatzen
Euskalardia hasi egin da!

2018-11-23
Arlo ugaritako 50 bat eragilek hasiera eman diote euskaraldiari Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekitaldian. Kultura, politika, kirola eta beste hainbat alorretako ordezkariek talde argazkia egin dute eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak herritarrak gonbidatu dituzte euskaraldian parte hartzera eta euskara bultzatzera.