Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-14
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentearen arteko bilkurari, Alfredo de Miguelen aurkako zigor eskaerari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak euskal presoen zigor urteak batzeaz esandakoari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, etxegabe baten heriotzagatik Barakaldon egindako elkarretaratzea eta 'Penitencia' dokumentalaren aurkezpena hartu ditugu hizpide. Azkenik, McOnak taldearen 'Gure naufragoak' diskoari eskaini diogu arreta, kultura eremuan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-13
ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuez egindako balorazioari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Osakidetzako lan eskaintza publikoaren inguruko gora-beherei. Kultura arloan, Toti Martinez de Lezearen azken eleberriaren eta Stan Leeren heriotzaren inguruan aritu gara. Kiroletan, berriz, Euskal Herriko Surf Federazioak Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko egin duen eskari formala jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, ekonomia, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-12
Naval ontziolako langile batzordeak Espainiako Industria idazkariarekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin egindako bilera, Nafarroako justizia arloko langileen protesta eta Ipar Euskal Herriko ikastetxeetako greba bildu ditugu gizarte gaien atalean. Arlo politikoan, igande honetan Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren galdeketetarako dei bateratuari erreparatu diogu. LABek Eusko Jaurlaritzaren 2019rako aurrekontuez egindako balorazioari erreparatu diogu ekonomia eremuan. Azkenik, Anton Abbadia sariaz eta Behobia-Donostia lasterketaz aritu gara kultura eta kirol gaietan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-08
Gizarte gaietan, hipotekek kaltetutakoek Espainiako Auzitegi Gorenaz egindako salaketa, Nafarroako pobrezia datuak eta sexu eraso salaketak aipatu ditugu. Kultura albisteen artean, berriz, Ruper Ordorikaren 'Bakarka' disko berriaz eta Zinebi jaialdiaren 60. edizioaz aritu gara.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, ekonomia, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-07
'Cabacas auziari' eta Estrasburgok 'Bateragune auziaz' kaleratutako sententziaz Sortuk egindako balorazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, 21. Korrikaren inguruko xehetasunak bildu ditugu. Eremu ekonomikoan, Naval ontziolako 'Vox Alexia' ontziaren eraikuntza eten izana aipatu dugu. Kultura arloan, Erein argitaletxearen 'Altzoko handia' bi liburuko sailari erreparatu diogu. Azkenik, kiroletan, Josu Urrutiak Athleticeko presidente izateari utziko diola jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-06
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Bateragune auziaz' ebatzitakoari, ETAren azken 'Zutabe'-ko datuei, EH Bilduk aurkeztutako Nafarroako alkategaiei eta 'De Miguel auziari' erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, Garbialdi enpresako langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean egindako mobilizazioaren berri jaso dugu. Azkenik, kulturara jota, Leihotikan taldearen 'Non zaude?' disko berriaren ingurukoak bildu ditugu.