Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, memoria, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-29
'Cabacas auziko' sententziaren xehetasunei erreparatu diegu arlo politikoan. Memoria gaietan, Celes Alvarez Jose Migel Etxeberria 'Naparra'-ren amaren heriotza eta Sara Fernandez dispertsioak erail zueneko hamabosgarren urtemuga izan ditugu hizpide. Gizarte albisteetan, 21. Korrikako abestia eta bideoklipa nabarmendu ditugu. Kulturan, Esne Beltzaren 'Ni' diskoaren aurkezpenari erreparatu diogu. Azkenik, kiroletan, Athleticen presidentetzarako hautagaitzaren ingurukoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-28
Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuei osoko zuzenketarik ez aurkezteko erabakiari eta Madrilek Nafarroako Gobernuari inebrtsioetarako baimendutako 35 milioi euroei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, sexu erasoen inguruko 2017ko Hego Euskal Herriko datuak eta 2019ko abuztuan Miarritzen egingo den G7 goi bilkuraren aurkako plataformaren sorrera aipatu ditugu. Azkenik, Endika La Haineren 'Lobo-Otsoa' poema liburuaren ingurukoak bildu ditugu kultura arloan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-27
Arlo politikoan, Espainiako Estatuaren Abokatua 'Bateragune auziko' Estrasburgoren ebazpenari helegitea jartzearen aurka agertu izanari erreparatu diogu. Gizarte gaietan, berriz, Kristau Eskoletan eta IZEAko ikastetxeetan egindako greba, Iruñeko Udalak emandako berdintasunaren kazetaritza saria, Donostiako Satorralaia mugimenduaren salaketa eta Loiolako kuartelaren auzia izan ditugu hizpide. Azkenik, 'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' ikerketari buruzkoei erreparatu diegu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-11-26
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Meritxell Batet Espainiako Lurralde Politika ministroarekin egindako transferentzien batzorde mistoko bilkurari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, pentsiodunen, zahar egoitzetako langileen eta GuraSOSen aldarrikapenak jaso ditugu. Baita Skolae programaren inguruko azken berriak eta Nafarroako Etxebizitza Planari buruzko datuak ere.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-23
Azaroaren 25era begira Bilboko eta Iruñeko Udalak egindako adierazpenei erreparatu diegu gizarte gaietan. Gai politikoetan, Nafarroako Gobernuko 2019ko aurrekontu proposamenaren ingurukoak bildu ditugu. Kultura eremuan, Hezur Beltzak musika taldearen aurkezpenaren eta San Telmo museoan ikusgai dagoen 'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketaren berri jaso dugu. Azkenik, kiroletan, Libertadores kopako finalera begira jarri gara.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-11-22
Emakume pentsiodunen Oneka plataformak azaroaren 25era begira plazaratutako irakurketari, Iruñeko Udalak Euskaraldiarekin bat egin izanari eta merkatal guneek igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako Bilboko protesta bati erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Aitzina eta Ernai gazte erakundeen apirilaren 19tik 22ra Lemoan egingo duten Gazte Topagunea hartu dugu hizpide. Azkenik, kultura eremuan, 'Gorputz grafiak: memoria feministaren marruak' erakusketari eta Edorta Jimenezen 'Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua' eleberriari eskaini diegu arreta.