Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Estitxu Eizagirrerekin Oialume Zar sagardotegian

2016-02-18

Bosgarren atalean, Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria izan dugu protagonista. Berarekin Euskal Komunikabideen egoeraz eta nola ez sagardoaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Bizkaiko Axpe sagardotegian izan gara eta Ataungo Urbitarte sagardotegian, berriz, Eusko Label sagardoaz aritu gara hizketan.

bideoaren irudia
Hurbilean | Txomin Arana, moto gidaria

2016-02-12

Oinez baina lehenago ikasi zuen moto gainean ibiltzen gure gonbidatuak. Ereñoko Txomin Arana moto gidaria gurean izan da Dakar Rally lasterketatik itzuli eta gutxira. Hirugarren aldiz parte hartu du aurten, eta hamaikagarren postuan zela, istripua izan eta lasterketa utzi behar izan zuen. Beti esaten omen zuen Dakar Rallyan parte hartzen zuten gidariak zoro samarrak zirela. Orain, esperientzia berri horren ostean, iritzi bera mantentzen ote duen galdetu diogu eta bere egunerokoa ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Anjel Mari Peñagarikanorekin Goiko Lastolan

2016-02-11

Laugarren atalean, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria izan dugu protagonista. Berarekin bertsolaritzaz eta nola ez sagardoaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Bizkaiko Txotx denboraldiaren irekiera berreskuratu dugu eta Hernaniko Goiko Lastola sagardotegiaren ibilbidea eta eskaintza ezagutu dugu.

 

bideoaren irudia
Ertzak | Kalamua: osasunaren gaineko kezka ala interes ekonomiko eta politikoak?

2016-02-09

Pannagh kalamuaren kontsumitzaile elkartearen egoera aztertu dugu. Izan ere, osasun publikoaren kontra egiteagatik hainbat kide zigortu dituzte. 2011.urtean hasi zen auzia, baina gaur arte luzatu da. Epailearen irakurketa politikoa dela salatu dute kideek, eta kalamuaren gaineko pertzepzio soziala aldatzen joan dela nabarmendu. Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentearekin eta Aitor Brion abokatuarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Ainhoa Intxaurrandieta: "Egungo egoera, kudeaketa txarraren eta inprobisazioaren ondorio da"

2016-02-09

Gurean Gaur saioan, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia elkarrizketatu dugu. Erraustegiaz eta egungo hondakinen bideragarritasunaz aritu gara hizketan.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Iñaki Artola pilotariarekin Larre-Gain sagardotegian

2016-01-28

Bigarren atalean, Iñaki Artola pilotaria izan dugu bidelagun. Sagardoaren aitzakian pelotaz eta bere bizitza pertsonalaz hitz egin dugu Hernaniko Larre-Gain sagardotegian. Horrez gain, gaurko bi erreportajeetan Larre-Gain sagardotegiaren inguruak eta Hernaniko udalak eskaintzen dituen pakete turistikoak zein diren ezagutu ditugu.