Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-26
EAErako estatus berriaren oinarriak Eusko Legebiltzarrak adituen esku utzi izanari eta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. kongresuko hirugarren jardunaldiari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen grebaz eta Bilboko Udalak Euskaltzaindiari emandako urrezko dominaz aritu gara. Azkenik, kultura eremuan, Katakrakek argitaratutako Rosa Luxemburgen 'Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti' liburua eta Seriesland jaialdia izan ditugu hizpide.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-25
Naval ontziolako eta EAEko ikastetxe publikoetako jangeletako lan gatazkei, Ehsan Ullah Khan ekintzaile pakistandarraren bisitari, Nafarroako Skolae hezkuntza proiektuari eta Uemak udalerri euskaldunetako osasun langileez emandako datuei erreparatu diegu gizarte arloan. Kulturan, berriz, 'Otto Pette'-ren berrargitalpenaren berri jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-24
'Cabacas auziko' seigarren auzi saioari eta Eusko Jaurlaritzako 2019ko aurrekontuen negoziazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, pentsiodunek energia pobreziaren aurka Bilbon egindako manifestazioa, 80 eragilek baino gehiagok urriaren 27an euskararen ofizialtasunaren alde Iruñean egingo den manifestazioari emandako babesa eta Euskaraldirako izena eman dutenen datuak bildu ditugu. Azkenik, kultura arloan. Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztutako 'Homeless' erakusketari erreparatu diogu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-23
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak euskal presoen zigorrak metatzeaz emandako ebazpena eta Eusko Jaurlaritzako aurrekontu proposamena jaso ditugu gai politikoetan. Gizarte arloan, joan den astean bikotekideak etxeari su emanda zauritutako emakumea hil izanari, Landabengo Volkswagenen eten luzapenari eta Iruñeko Udaleko euskara erabileraren ordenantzari erreparatu diegu. Azkenik, kulturan, 53. Durangoko Azokaren aurkezpena jorratu dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albiste nagusien bilduma

2018-10-22
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari bilkurari, 'Cabacas auziari' eta EH Bilduk torturarekin lotura duten polizien kondekorazioez egindako salaketari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, pentsiodunen aldarrikapenak eta sexu bidezko infekzioen prebentziorako Nafarroan abiarazitako kanpaina hartu ditugu hizpide.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-10-16
'Cabacas auziko' bigarren saioan lekukoek egindako deklarazioei, Garbialdiko langileen mobilizazioei eta urriaren 27rako Bilbon antolatutako Feministon Herriari erreparatu diegu gizarte gaietan. Politikara jota, Karlos Apeztegiaren atxiloketari eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeari Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk egindako harrerari eskaini diegu tartea. Frantziako Gobernuko ministroen aldaketak eta Eñaut Elorrietaren 'Harian' proiektua ere jaso ditugu.