Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, memoria, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-09-25
Hilketa matxista izan daitekeen Euskal Herriko zazpigarren kasuari erreparatu diogu, hasteko. 120 lagunek baino gehiagok babestutako Iruñeko Erorien Monumentua eraisteko manifestuari ere eskain diogu arreta. Horrez gain, kultura eta kirol arloko zenbait zita bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-09-24
Naval ontziolaren likidazioari, pentsiodunen mobilizazioei eta mugimendu feministak datorren martxoaren 8rako egindako greba deialdiari erreparatu diegu gizarte gaietan. Angel Luis Ortiz Espainiako Espetxe Zuzendaritzako idazkariak presoen gerturatzeaz egindako iragarpena jaso dugu arlo politikoan. Horrez gain, kultura arloko zenbait zita ere bildu ditugu.
bideoa prestatzen
Urriaren 1eko manifestazio jendetsurako prest daude pentsiodunak

2018-09-24
Hego Euskal Herriko pentsiodunak Bilbon batuko dira urriaren 1an, Nazioarteko Nagusien egunean. Manifestazioaren aurretiko azken elkarretaratzean, mobilizazioan parte hartzeko dei egin du Bizkaiko Mugimenduak Bilboko udaletxean. Lau zutabek osatuko dute mobilizazioa, 12:00etan Moyuara heldu eta astelehenero bezala udaletxe parean bukatuko dute ibilbidea.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-09-21
Nafarroako Gobernuak inbertsio publikoetara bideratuko dituen 113 milioi euroren inguruko albisteari eskaini diogu arreta arlo politikoan. Gizarte gaietan, zenbait lan gatazka eta Euskaraldia izan ditugu hizpide. Horrez gain, Zinemaldiaren hasierari eta 'Van Goghetik Picassora, Thannhauserren legatua' erakusketaren berri ere jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-09-20
Eusko Legebiltzarrean egindako politika orokorreko saioari eta Sarek Jagoba Codó askatzeko antolatutako ekitaldiei erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, itunpeko ikastetxeetako sindikatuen mobilizazio deialdiak jaso ditugu. Kultura arloan, Atlantikaldiaren bosgarren edizioari buruzkoak. Eta, kiroletan, Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kirol egokituen programa eta Baskoniaren denboraldiko erronkak.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-09-19
Datozen udal eta foru hauteskundeei begira GeroaBaik egindako iragarpenari, Donostian estatus politikoaz egingo duten galdeketari eta urriaren 6rako iheslari eta deportatuen alde Tolosan antolatutako ekitaldiari erreparatu diegu, albiste politikoetan. Horrez gain, Euskararen Lege berriaz Nafarroako Parlamentuko batzordean izan den saioari buruzkoak ere bildu ditugu. Azkenik, kultura gaietan, 'Black Is Beltza' filmeko soinu bandaren eta Euskal Museoan igandean Aiko dantza taldeak eskainiko duen emanaldiaren aurkezpenak ere jaso ditugu.