Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
Hezkuntzako LEParen balorazio “ona” egin du Solana kontseilariak

2018-10-16
Aurten izandako hezkuntzako lan eskaintza publikoaren balorazio ona egin du Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, deialdiaren inguruan sortutako kezka eta ezinegonaren harira. Solanak adierazi du distantzia mantendu behar dela Hezkuntza Administrazioa eta hautaketa prozesuan parte hartutako auzitegien artean.
bideoa prestatzen
Ofizialtasuna, Kontseiluak egindako euskararen lege proposamenaren oinarri

2018-10-03
Euskararen lege berria egiteko proposamena aurkeztu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuko batzorde berezian. Lege proposamenak herritarrak hartzen ditu ardatza nagusi bezala eta euskararen ofizialtasunean oinarritzen da, hizkuntza eskubideak modu eraginkorrean bermatzeko eta komunitatearen autopertzepzioan daukan ondorio positiboengatik.
bideoa prestatzen
Kataluniako diputatu kargugabetuek boto delegatua mantenduko dute

2018-10-02
Diputatu kargutabetuen eskubideak mantentzeko ebazpena onartu dute Kataluniako Parlamentean. Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Josep Rull, Jordi Turull, Raul Romeva eta Jordi Sanchezek botoa delegatzen jarrai dezakete, beraz.
bideoa prestatzen
Eh Bilduk eta PSE-EEk, pentsiodunen egoerari irtenbide partekatua bilatzeko asmoz, bilera egin dute sozialisten bilboko egoitzan

2018-09-13
Eh Bilduk eta PSE-EEk, pentsiodunen egoerari irtenbide partekatua bilatzeko asmoz, bilera egin dute sozialisten bilboko egoitzan. Idoia Mendia, Jose Antonio Pastor eta Sonia Perez-ek ordeztu dituzte PSE eta Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Ainhoa Beola eta Nerea Kortajarena egon dira indar abertzalearen partetik. Bestalde, Legebiltzarreko Autogobernu lantaldeak EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarrietatik abiatuta, estatus politiko berriaren testua erredaktatuko duen adituen taldea izendatu zuen. Testu juridikoa eratzeko 8 hilabeteko epea izango dute adituek. Gainera, indatz abertzaleek adostutako puntuak errespetatzea eskatuko zaie, baita gainerako indarren boto partikularrekin loturako bilatzeko esfortzua egitea ere, adostasuna zabaltzeko asmoz.
bideoa prestatzen
Euskara Nafarroa osoaren berezko hizkuntza dela aitortzen duen legea eskatu du Euskaltzaindiak

2018-09-12
Euskaltzaindiak agerraldia egin du gaurkoan Nafarroako Parlamentuan euskararen lege berria egiteko sortu den batzorde berezian. Euskaltzaindiako Sagrario Alemanek nabarmendu du, euskararen lege berriak bete beharko lituzkeen printzipioen artean, nafar guztiek euskararekiko duten eskubidea, berdintasuna eta askatasuna. Era berean, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna ezarri eta zonifikazioa gainditzeko beharra aldarrikatu du.
bideoaren irudia
Nafarroan Gaur mahai inguruan Nafarroako Legebiltzarra hizpide

2017-06-27
 

Legegintzaldian landutako hainbat gai mahaigaineratu dituzte Nafarroako hiru parlamentarik: Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Virgina Alemán (Geroa Bai) eta Laura Perez (Podemos). Igaro diren bi urte hauen inguruko balorazioa egin dute.