Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Biolentzia

bideoa prestatzen
Mila aulki huts jarri dituzte Gaztelu Plazan, torturaren biktimak irudikatzeko

2019-02-13
Nafarroako Torturatuen Sareak eragile politikoei dei egin die hauteskunde programetan torturaren inguruko ikerketa egiteko konpromezua hartzera. Horretarako gaur, Joxe Arregi Carabanchelgo Ospitalean Polizia Nazionalaren eskutik jasandako torturaren ondorioz hil zenetik 38 urte betetzen diren egunean, Iruñeko Gaztelu plazan 1.000 aulki huts jarri dituzte, Nafarroan tortura pairatu duten pertsonak irudikatzeko.
bideoa prestatzen
Torturaren erabilera sistematikoa aztergai

2019-02-12
Torturaren erabilera sistematikoa aztergai Amaia Izko eta Roxika Iriarterekin. Artzaia erakusketa Iruñeko Ingurumen Museoan.
bideoa prestatzen
Roxika Iriarte: "Emakumeek izaera politikoko torturaz gain, jazarpen sexista jasan dugu"

2019-02-12
Bihar Tortura salatzeko eguna ospatzen da Euskal Herri mailan eta Nafarroa Gaur saioan Amaia Izko abokatua eta Roxika Iriarte elkarrizketatuak izan dira. Elkarrizketa iluntzeko 21.00etatik aurrera izango da ikusgai eta bertan, besteak beste, Estrasburgok espainiar estatuari ezarritako zigorrak, torturaren erabilera sistematikoa eta biktimen jazarpena aztertuak izan dira.
bideoa prestatzen
78ko Sanferminak Gogoan elkarteak kereila aurkeztu du gertaeren erantzuleen kontra

2019-01-22
1978ko uztailaren 8an, German Rodriguez gaztea Poliziak hil zuen tiroz. Rodolfo Martin Villa orduko Espainiako Barne ministroaren aurka jarri dute kereila, baita erasoa agindu zuten bertze agintari polizialen aurka ere. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteaz gain beste bost herritarrek egin dute bat kereilarekin. Tartean da Fermin Rodriguez German Rodriguezen anaia eta Fermin Ilundain Poliziaren zaurituetako bat.
bideoa prestatzen
Indarkeria polizialaren biktimen inguruko txostena aurkeztu dute Baluarten

2019-01-10
Atzo Iruñeko Baluarte Jauregian, polizia bortizkeriaren biktimen erreparaziorako lan saioa burutu zen eta Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera burututako txostena aurkeztu zen.
bideoa prestatzen
Jonathan Martinez: "Familiak salaketa jarri arren, garai ilunak datoz eta inpunitatea ezagutzen dugu"

2019-01-09
Amurrion, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Ezker Abertzaleko militantez osatutako familia baten etxearen aurkako tiroketa salatzeko. Jonathan Martinez Naiz-eko kolaboratzailearen ustez, salaketa judiziala egin arren "garai ilunak datoz eta Euskal Herrian zigorgabetasuna zer den ezagutzen dugu". Horrekin batera, hedabide handien jarrera kritikatu du.