Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: GKEak

bideoa prestatzen
Elikagai banaketa duindu eta arreta pertsonalizatua eskainiko duen gunea ireki dute Santutxun

2018-11-13
Beharra duten 900 familiari baino gehiagori lagunduko die Bilboko Santutxu auzoko elikagai banaketa gune berriak. Elikagai banaketa duina eta herritarren arreta pertsonalizatua bermatu nahi dituzte gune berriaren bidez.
bideoa prestatzen
La Naval langileen elkarretaratzea PSE--EEko egoitzaren aurrean

2018-10-25
Naval-eko langileek mobilizazioa egin dute Bilbon PSEk duen egoitzaren aurrean. Administratzaileak astelehenean aurkeztuko die lan erregulazio espedientea eta kalean geratuko dira aldaketarik ez badago. Naval publikoa egin dezaten eskatu diete berriz ere Madril eta Gasteiz-eko gobernuei.
bideoa prestatzen
Izen bat bizitza bat kanpaina aurkeztu du UNICEF-ek jaioberrien heriotza tasa murriztu asmoz

2018-10-23
Zenbait eskualdeetako familiek ez dizkiete izenik jartzen umeei jaio eta hilabete baino gutxiagora hil daitezkeelakoan. Emandako datuen arabera, 2,6 milioi hilda jaiotzen dira eta beste 2,6 milioi lehenengo hilabetean hiltzen da. Horren aurka aritzeko dohaintzak eskatu dituzte, heriotza horien %80 errez ekidin daiteke eta, txertoen edo amen zaintza programen bitartez.
bideoa prestatzen
#Sakonean Espetxeratuta dauden pertsonen egoera, kartzelen inguruko eztabaida argitara ekarriz

2018-09-13
Aurreko asteetan, Martuteneko espetxea eraitsiko zutela eta bere ordez gizarteratze zentro bat eraiki zelaren berria zabaldu zen. Neurria gauzatuz gero, Gipuzkoa espetxerik gabeko herrialde bat bihurtuko zatekeen, baina Martutenen preso askok erabakiaren aurkako gutuna sinatu dute. Haien arrazoien artean, beraien senideek Zaballara egin beharko zituzten bidaia daude. Gaia sakonan jorratu dugu Esti de Miguel, Haizea Baltasar eta Carlos Hernandez "Pote"-rekin. Kartzelak eta zigorraren legea eztabaidaren erdian jarri beharra ikusten dute gure elkarrizketatuek, espetxeratuta dauden pertsonan zentratua.
bideoaren irudia
Sexu-esplotaziorako salerosi dituzten Nigeriako emakumeen kopuruak gora egin duela salatu du

2017-05-12

CEAR-Euskadik sexu-esplotaziorako salerosi dituzten Nigeriako emakumeen kopuruak gora egin duela salatu du. EAE, Emakume nigeriarren salerosketan aritzen diren sareentzat "banaketa gune" bilakatu dela ohartaraziz.