Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Aita Mari erreskaterako itsasontzia Libiako uretara joateko prest

2019-01-16
Aita Mari izena duen erreskate itsasontzia Pasaiako portuan dago Libiako uretara ateratzeko prest. Maydayterraneo proiektuak arrantzarako erabiltzen zen itsasontzi bat eraberritu zuen eta erreskaterako itsasontzi bihurtu. Luzea egin da tramitazio lanak baina azken erantzuna falta zaie. Behin itsasoratzeko baimena dutenean abiatuko dira mediterraneoko itsasoetara erreskate lanetara.
bideoa prestatzen
Aita Mari erreskaterako itsasontzia azken tramiteekin dabil

2019-01-15
Maydayterraneo elkarteko kideek prestatutako erreskaterako itsasontzia, Aita Mari izena duena, azken tramiteekin dabil. Azken izpekzio teknikoa egin zuten eta batel txikiaren agiria ez zegoen ondo. Gaur dokumentazioa Pasaiako Kapitaniara eramango dute eta biharko erantzun bat espero dute. Behin erantzun bat jakinda eta baiezkoa bada aterako dira Mediterraneora Libiako uretara erreskate lanetara.
bideoa prestatzen
Idoia Moreno Mugarik Gabeko Medikuetako erizainak 5 urtetako egoerarik gogorrena aurkitu du Grezian

2018-12-21
'Como si nunca hubieran sido' komikiaren aurkezpena egin dute Erromoko kultur gunean. Mediterraneotik Europara sartu nahi duten errefuxatuen bidea kontatzen du. Hau erostearekin 3 eurorekin laguntzen da Mugarik Gabeko Medikuen jarduera. Honen harira, Idoia Moreno elkarrizketatu dugu. Erakundean 5 urte lanean daramatzan erizaina. Mozanbike eta Angolan egon izan da eta orain iritsi berri da Greziatik, Lesboseko Moria hiritik, orain arteko gogorrena dio.
bideoa prestatzen
Egun dauzkagun errefuxiatuek omenaldia egin diete Gernikan 1936-ko erbesteratuei

2018-12-17
Gernikan hartutako errefuxiatuek, 1936-ko gerratearen ondorioz atzerrira alde egin beharra izan zutenak omendu zituzten; Euskal Herria, harrera herri bihurtzeko kontzientzia pizteko nahia adieraziz.
bideoa prestatzen
Immigrazioa Euskadirentzat arazo gisa nabarmen murriztu da %12,6tik %7,7ra jeitsi da

2018-10-17
Ikuspegiren 2018ko barometroaren arabera, euskal gizartearen iritziz, immigrazioa ekonomiarako eta lan-merkaturako eragile positiboa da. Aurkeztutako datuen arabera 2018an ehuneko 12tik ehuneko 7ra jaitsi da immigrazioa arazo gisa Euskadirentzat. 2107 barometroak baino datu positiboak dira, adierazle makroekonomiakoen suspertzearekin eta atzerriko immigrazioarekiko iritzi optimista eta aldekoekin bat dator.
bideoa prestatzen
Ongi etorri errefuxiatuak salaketa kanpaldiarekin aurrera jarraituko du

2018-10-15
Bart gauean akanpalekua hustu arren, Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatutako salaketa ekimenarekin asteazken arte jarraituko dute. Beraz Areatzako plazan, erakusketa, informazio gunea eta akanpalekua bere horretan jarraitzen du. Atzo gertatutakoaren erantzulea, Bilboko alkatea eta segurtasun saila direla azpimarratuz. Honetaz gainera, eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu eta Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herria harrera herria dela nabarmendu nahi izan dute.