Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Danborrada, parekidetasunerako bide luzean

2019-01-17
Danborradan emakumearen presentzia nabarmenagoa da, baina, oraindik bide luzea dago aurretik parekidetasun batera iristeko. Gaur egun 147 danborradetatik 9tan ezingo dute emakumeek parte hartu, beste 137 danborrak mistoak dira eta batean emakumeek bakarrik parte hartu ahalko dute. Bestalde, danborrada mistoa izateak ez du esan nahi horiek antolatzen dituzten elkarteen funtzionamenduan emakumeen presentzia normalizatu denik.
bideoa prestatzen
Zaintzaren gatazkari emango diote zentralitatea M8ko greba feministan

2019-01-16
Zaintzaren gatazkari emango diote zentralitatea Martxoaren 8ko greba feministan, hala adierazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Talka espazio feminista okupatuan egin dute prentsaurrekoa, espazio autogestionatuei babesa adierazteko eta hauen desalojoen aurkako posizioa berresteko. Herri, eskualde eta maila nazionalean antolatzen hasi direla azaldu dute eta aurten aldarrikapenak zehaztu nahi izan dituztela, oinarri politiko bateratu batzuk jarrita. Hau guztia 25 puntu baino gehiago dituen dossier batean bildu dute.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herriko talde feministak muturreko eskuinaren mezu matxistaren aurrean

2019-01-15
Atzo arratsaldean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, elkarretaratzeak deitu zituzten talde feministek. Andaluzian Gobernu akordioa bermatzeko VOX alderdi ultra eskuindarraren baldintzek emakumeekiko izan ditzakeen ondorioak salatu zituzten atzokoan.
bideoa prestatzen
Helduen egoitzetako lan gatazkan esku hartzeko eskatu die LABek Gipuzkoako Batzar Nagusiei

2019-01-15
LABek idatzi bat erregistratu du Gipuzkoako Batzar Nagusian helduen egoitzetako egoera desblokeatu eta hitzarmen duin bat lortzeko. LAB sindikatuak inposatzen dieten egoera salatu nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak, oraindik ere Gipuzkoako herrialdeko hitzarmenik gabe daudelako, Patronalak, zerbitzua merkantilizatzen dutelako eta ELA sindikatuak mahai negoziatzaileari eta sindikatuei erakutsi dieten errespetu falta.
bideoa prestatzen
ONEKAren hitzaldia Isabel Otxoarekin.

2019-01-10
Oneka Euskal Emakume Pentsiodunen Plataformak hitzalida antolatu zuen atzo Koldo Mitxelenan. Nekane Berriotxoak aurkeztu zuen eta Isabel Otxoa EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasleak arrakalak ikusten ditu emakume eta gizonen arteko pentsioetan. Normalean, pentsio baxuagoak izaten dira emakumeenak, eta asko eta asko dira soilik alarguntasun pentsioa kobratzen dutenak; eta alarguntasun pentsio asko oso baxuak dira. Bestalde, pentsioen igoera ez dela dena dio Isabelek eta zahartzaroan ongizatea aldarrikatu behar dela.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak berdintasunerako lege berria aurkeztu du

2019-01-09
Atzokoan aurkeztu zen Nafarroako Gizon eta Emakumeen Arteko Berdintasun Legea. Ana Ollo kontseilariaren hitzetan emakumeen diskriminazioaren aurkako borrokaren abangoardian jarriko du testuak Foru Erkidegoa. Genero berdintasuna bermatu nahian ere agertu dira gaur Lunes Lilas emakumeen elkarteko kideak, VOX alderdiaren mezuak gogor salatuz.