Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Gazteak jabetzen al dira genero berdintasunaz?

2015-03-16

Aizank! saioaren atal berri honetan genero berdintasunaz hausnarketa egiteko parada hartu dugu. Horretarako Donostiako Axular Lizeoan izan gara. Gazteek nola ikusten dute gizon eta emakumeen arteko berdintasuna? Jabetzen al dira egunerokoan oharkabean pasa ohi diren mikromatxismo deiturikoez? Honetaz guztiaz eta berdintasuna bermatze aldera gazteek duten egitekoez eztabaidatu dugu.

bideoaren irudia
Sexologia: lehen aldia

2015-03-16

"Lehen aldia" esaten zaionak kezka handia pizten du gazteen artean. Amaia Vazquez sexologoak "lehen aldia" sarketari soilik ez zaiola deitu behar azaldu digu batetik eta sarketaren aurretik eman beharreko urratsak zein diren gomendatu digu. Honek guztiak sor ditzakeen beldurrez ere aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Aizank! | Genero berdintasuna eta Maddi Fernandez

2015-03-16

Martxoaren 8a atzean utzi badugu ere, genero berdintasunak denok kezkatzen gaitu. Aizank! saioaren atal berri honetan, honen inguruan gazteek duten ikuspegia ezagutu nahi izan dugu. Bestalde, Lezoko Maddi Fernandez bodyboarderrarekin izan gara. Azkenik, astero bezala, Amaia Vazquez  sexologoak "lehen aldia"-ren inguruan sor daitezken kezkak argitzen lagundu digu.

bideoaren irudia
Gazteek egoki erabiltzen al dituzte teknologia berriak?

2015-03-09

Teknologia berriak deitu ohi diegu, baina horietako askorekin hazi dira egungo gazteak. Haientzat ez dira horren berriak. Haien egunerokoan erabat barneratuta dituzte eta ondorioz hauen erabilpen egokia egiten ote duten galdetu ohi dugu askotan. Hain zuzen horretaz hitz egin dugu Markina-Xemeingo gazteekin.

bideoaren irudia
Katalin Antxia moda diseinatzaile gaztearekin izan gara

2015-03-09

Katalin Antxia urratsez urrats moda munduan barneratzen ari da. Modubat du izena duela urtebete inguru aurkeztutako bere markak. Moda baino gehiago biltzen du bere proiektu berriak. Arrasateko moda estudioan edo berak "kobazulo" deritzon horretan orduak eta orduak igarotzen ditu, Donostian patroigintza ikastaroak ematearekin batera. Denbora libre gehiegi izan ez arren, tarte bat eskaini digu bere proiektuaren berri emateko.

bideoaren irudia
Sexologia: zer egin prebentzio neurriekin ezustekoren bat izanez gero

2015-03-09

Lehenengo atalean prebentzio neurriez aritu ostean, bigarrenean hauek huts eginez gero edo ezustekoren bat izanez gero zer egin galdetu diogu Amaia Vazquez sexologoari. Besteak beste, biharamuneko pilulaz eta honen ondorioez aritu gara berarekin.