Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Langabezia

bideoa prestatzen
Gora egin du langabeziak azken hilabetean Hegoaldeko Euskal Herrian

2018-09-04
Gora egin du langabeziak azken hilabetean Hegoaldeko lau lurraldeetan. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak balorazio negatiboa egin du; izan ere, langabezia tasaren lehenengo igoera da, abuztuari dagokionez, 2009 urtetik. Hala ere, Laparrak nabarmendu du urte osoari dagokionez, langabeziak ia %10ean egin duela behera. Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politikarako sailburu Artolazabalek normaltzat jo ditu datuak.
bideoaren irudia
Iñaki Carro: "Lehen okupazioa alternatiba zen, orain askorentzat aukera bakarra"

2015-02-04

Kukutzaren epaiketaren harira, okupazioaren eztabaidak indarra hartu du. Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuaren gaiaren inguruan hausnartu dugu Gurean Gaur elkarrizketa saioan. Okupazioaren alde dagoen pertsonaren profila erabat aldatu dela azaldu digu.

bideoaren irudia
Langabeziak behera egin du apirilean martxoarekiko

2014-05-06

Apirilean behera egin du langabe kopuruak Hego Euskal Herrian, martxo amaierako datuekin alderatuta. Bizkaian ez beste herrialdeetan egin du behera langabezia tasak. Guztira, 228.818 lagun daude langabezian Hego Euskal Herrian, martxoan baino 1.756 gutxiago.

bideoaren irudia
Hego Euskal Herrian %1.2 egin du gora langabeziak

2014-04-02

Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez %1.2 egin du gora langabeziak Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak batuta, 230.572 langile zeuden langabezian martxo amaieran, otsailean baino 1.454 langile gehiago. Herrialdeka, soilik Nafarroan jaitsi da langabe kopurua

bideoaren irudia
Langabezia tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian

2014-02-04

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduak baino ia 8500 langabe gehiago utzi ditu urteko lehen hilabeteak. Hala ere, iazko garai bereko datuekin alderatuta, ia 1900 lagun gutxiago daude enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian.

bideoaren irudia
Enplegu gehiago baina ezegonkorragoa sortu dela dio EHUk

2014-01-31

Datu positiboak enpleguaren sorrerari dagokionean gaur ezagutu ditugunak. Izan ere, laugarren aldiz jarraian, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban enplegua sortu dela dio Euskal Herriko Unibertsitateak. 45.000 pertsonek enplegua aurkitu zutela jasotzen du "Euskadi" lan txostenak. Kontran sortutako enplegua  ezegonkorragoa dela erakusten dute datuek. Baita 25 urtetik beherakoek lan munduan duten lekua oso txikia dela ere.