Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #66: Orreaga 778 + Ander Mujika

2019-03-28
Orreaga 778 talde izango da gaurko gure talde protagonista. Hernani herriko punk oi! bandarekin bildu gara "Utrimque Roditur" azken diskoa entzuteko eta taldearen aro berria ezagutzeko. Hitz Bitan atalera Ander Mujika musikaria gonbidatu dugu. Napoka Iria taldeko kide izandakoa, Anari eta javier Muguruzarekin aritzen da egun, eta bere gustuko, disko, areto, eta musikarien berri eman digu laburrean. Honekin guztiarekin batera, musika albisteak
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean Tb 65: Nizuri Tazuneri + Pello Artabe (Eskean Kristo)

2019-03-21
Trap giroak naguituko dira musikazuzenean telebista saioaren 66 atalaean. Nizuri tazuneri taldea gertutik ezagutuko dugu eta beraien errima eta erritmoekin gozatu. Argitaratu berri duten “Zazpi” diskoa aitzakia bildu gara Fani eta Norzzone jaunarekin Erreportaje honekin batera Pello Artabe abeslaria biluztuko dugu. Eskean Kristo taldeko kidearen gustuko diskoak, kantuak eta aretoak ezagutuko ditugu laburrean eta gainera, musika albisteak!
bideoa prestatzen
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela

2019-03-21
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela. Bere Baron Ashler performancean dago oinarritua. Testu bera irakurtzen duten bi pertsonen arteko topaketa irudikatzen du kartelak: orden desberdinean irakurtzen dute testua eta, azkenean, batera irakurtzen dute, korua eginez.
bideoa prestatzen
Juantxo Skalarik diska-liburua aurkeztu du

2019-03-20
Juantxo Skalarik “Memorias de kalle y tren” liburua aurkeztu du. Liburua musikari iruindarraren arte ibilbidearen 25. Urteurrenean heldu da eta 2012an Europan zehar gitarra eskuan egindako bidaia du ardatz. Musikariaren ibilbidea errepasatzen duen liburua da, Juantxo Skalariren sustraietara helarazten duen gida.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #64: Moxal eta Hibai Deiedra

2019-03-13
Moxal izenaren atzean dagoen Hannot Mindegia musikariak "Zaldikatu" diskoa kaleratu berri du, bere musika bidean bakarkako lehen lana.Bigarren erreportajea osatzeko Portugaletera egin dugu bidai. Itsasoari begira topatu dugu Hibai Aiestaran musikari eta idazlea, gitarra eskuan eta "Porrotaren zaporea" liburua besapean.
bideoa prestatzen
Mojo workin´jaialdiak rhythm and blues eta soul musikaz beteko du Donostia 10.urtez

2019-03-14
Hamargarren Mojo Workin´jaialdia izango da martxoaren 14tik 17ra. Estatu Batuetako 60.hamarmakadako soul eta blues erritmoak ekarriko dituzte Donostiara. Talde garaikideak eta disko jartzaileek ere egitarauan izango dira. Martxoaren 15ean Akatz, Winfield Parker & The Cookies taldeak zuzenean ariko dira Egiako Gazteszena aretoan. Martxoaren 16an, berriz, Big Bob Railroad, Thelma Jones & The Dixie Cups izango dira Gazteszenako agertokian eta amaiera 17an Tabakaleran izango da.