Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan

2018-12-12
Kepa Junkera pixkanaka hobera egiten ari da iktus bat izan ostean Belgikan. Trikitilaria, abenduaren 5ean urgentziako ebakuntza egin ostetik dago medikuen zaintzapean. Sorginak taldeko bi kiderekin kontzertua eman behar zuen musikari ezagunak Izegem herrian, abenduaren 6an. Bezperan, baina, ondoezik sentitu zela eta, ospitalera eraman zuten. Junkeraren gertukoenek adierazi dutenez gutxinaka hobetzen ari da.
bideoa prestatzen
Gatibuk bere 8.en lana aurkeztu du 'Salto' izenpean

2018-11-30
Gatibu talde Gernikarrak bere zortzigarren lana aurkeztu du. Lagunarteko prentsaurrekoa osatzeko asmoz, jendea bildu dute Arriagatik hasi eta Bira kulturgunerarte egindako Performancean. Euskaldunak, Europako azken indioak garela erreferentzia egiteko, bizkaitarren zortzigarren lan hau ‘Azken Indioak’ deitu dute. Diska grabatzeko oraingoan, Estatu Batuetara egin dute SALTO eta hauxe da hain zuzen aurrerapen abestiaren izenburua. ‘Azken Indioak’ zazpi abestiko lana da. Bertan Rock&Roll euskaldunetik abiatuta, kezkatzen gaituzten beldurretatik askatzeko eta iraultza alaia egitera mugiarazten gaituzte. Azaldu dutenez, aurrenekoz, kanpo-produkzio laguntza izan dute; besteak beste Delorean, La M.O.D.A, Standstill, eta Nueva Vulcanoren abestiak produzitu dituen Santi Garcia eta honen eskutik sonoritate berriak lortu dituzte. Gatibutarrek aurkezpen bira abenduaren 13an hasiko dute Cerdanyola del valleseko Sala Dresdenen eta Euskal herrian abenduaren 15ean, Gasteiz izango da lehena Gernikarren lan berria gozatzen, ondoren Bilbo, Donostia, Atarrabia eta Miarritzen izango direlarik.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #54: Durangoko Azoka berezia

2018-11-29
Durangoko Liburu eta Disko Azoka gertu dagoen honetan, MusikaZuzenean TB-an saio berezi bat burutu duguik irrati-tb saio formatu berrian. Azokan izango diren zuzeneneko emanaldiak aipatzeaz gain, hainbat disko berri entzuteko aukera izango dugu.
bideoa prestatzen
Esne Beltzak bere 7.en lana aurkeztu du 'NI' izenpean

2018-11-29
Esne Beltza taldeak bere zazpigarren diskoa kaleratu du. Lanak 10 kantu ditu eta hainbat kolaborazio. R.I.P.-eko baterijole Txerra, Tremenda Jauria, Pupil•les, Olatz Salbador eta Cuatro Besos de Propina-k hartu dute parte diskoan. Urtebetez aritu dira diskoan lanean, zer nahi zuten argitzeko, diotenez. Emaitza, egunera arte taldeak egin duen diskorik elektronikoena da. Durangoko Plateruenan aurkeztuko dute zuzenean, Abenduaren 6an.
bideoa prestatzen
Txari Eleta: "Euskara ikasi behar nuen bai ala bai"

2018-11-25
Ajoarrieroa saioko atal honetan Txari Eleta elkarrizketatuko du Anabel Arraiza lankideak. Sukaldari ikasketak egin arren, AEKn ikasle eta irakasle, iirratia, musika,...alor ezberdinetan egindako ibilbidean bildutako esperientzia kontatuko digu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #53: Leihotikan + The Potes

2018-11-22
Lehiotikan taldea izango da lehen protagonista errepidean 25 urte bete dituzten honetan. Bigarren erreportajean "Ametsak dira egi erabat bete aurretik" diskoa ezagutuko dugu, the Potes taldearen lehen iraupen luzekoa.