Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Ikasitakoak bildu eta ingurukoek bultzata, 'Bakarka' diskoa kaleratu du Ruper Ordorikak

2018-11-08
Duela bizpahiru urte hasi zen Ruper Ordorika bakarkako kontzertuak eskaintzen eta esperientzia ontzat jota, ‘Bakarka’ izeneko diskoa aurkeztu du, hain justu, bakarka egindako lehena. Jendaurrean formatu horretan arituta, esperientzian ikasitakoak biltzeko nahiak eta ingurukoen bultzadak eraman dute erabaki hori hartzera. Hala, gitarra lagun duela, bere ibilbidean bidaide izan dituen hamabi kanturen moldaketak bildu ditu lan berrian.
bideoa prestatzen
Beste taldeetako musikariekin batera, Iñaki Ortiz de Villaba 'Modus Operandi' taldea sortu du

2018-11-07
Vendetta, Betagarri edota Laurobako musikariek osatzen dute, besteak beste, ‘Modus Operandi’. Taldekide guztien agendak bateratzea zaila izan da baina urte eta erdiko lanaren ostean kalean dute jada lehenengo lana, izen berekoa. Zuzenean ikusteko aukerak izango dira, azaroan konfirmatu ez dituzten bi gaztetxeetan, Iruñean abenduaren 1an eta Durangoko Azokan.
bideoa prestatzen
‘Non zaude?’, Leihotikan taldearen disko berria

2018-11-06
Leihotikan musika taldeak prest dauka bere disko berria, ‘Non zaude?’ izenburuarekin. Sei urte pasa dira Iruñeko taldeak bere azken estudio lana kaleratu zuenetik eta oraingoan disko bikoitzarekin dator, GOR disketxearen eskutik. Kantu landuak, zehatzak eta Leihotikanen unibertsoa indartzen dituztenak.
bideoa prestatzen
Soinuaren bidaia II, gailur eta haranak zeharkatzen dituen bihurgunez beteriko ibilbide bat

2018-10-30
Azkar bizi dugun bizitza honetan, soinuren bidai bi diskaren bitartez, gailur eta haranak zeharkatzen dituen bihurgunez beteriko ibilbide bat proposatzen digute 2015. urtean sortu zen Soinuaren bidaia proiektua Alberto Urretxo, Bilboko orkestra sinfonikoaren tronboi bakarlariaren gidaripean, helburua batekin musika klasikoa espazio berrietara hurbiltzea. Soinuaren bidaiaren bigarren zati honetan ere gonbidatu desberdinetaz inguratu da Urretxo, Toti martinez de lezea, spanish brass metalesko boskotea edo eta Garikoitz mendizabal txistularia. Soinuaren bidearen lehengo diskan sortu zen musikari taldea mantenduz, hau da, biolina, pianoa violontxeloa eta soprano bat. Azaroak 3an, arrastiko zazpi terdien, Bilboko campos eliseos antzokian, soinuaren bidaia bi proposatzen digun bidaiaz gosatzeko aukera egongo da.
bideoa prestatzen
Su Ta Gar taldearen 30 urteak ospatzeko bira

2018-10-30
1988ko abuztuaren 14an eman zuen Su Ta Gar taldeak bere aurreneko kontzertuak. Heavya euskaraz egin zitekeela frogatu ondoren, esperientzia ugari pilatuta, eibartarrek hiru hamarkada eman dituzte agertokietan. "Nostalgiarik gabe" eta "poztasunez", transmisiorako lana egin nahi dute, Euskal Herrian zein Madril, Bartzelona eta Berlin bezalako hiriburuetan egingo duten biran. Errepertorio berezia prestatu dute, euren maketa zein lehendabiziko bi lanetako abestiekin. Hortaz gain, emanaldietan, euren hastapenetako irudi ineditoak proiektatuko dituzte.
bideoa prestatzen
Iñaki Villanueva, eskulturgile eta musikaria.

2018-10-31
Azaroaren 4an, 21:00etan, Iñaki Villanueva eskulturgilearekin sukaldean aritzeko aukera izango dugu. Lehenengo artisau lan haietatik gaur arteko lanetara egindako bidaiaz gain, Khous taldeko abeslari bezala egindako ibilbideaz ere galdetuko diogu.