Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Antzerkia

bideoa prestatzen
Garai Zekenak, Hedda Gabler obraren adaptazioa, estreinatuko du Arriaga Antzokiak

2018-11-19
Garai zekenak, Arriaga antzokiaren azken ekoizpen propioak, klasiko bat dakar azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra bitartean. Denise Despeyroux-ek Henrik Ibsenen ‘Hedda Gabler’ obra moldatu du eta Raul Cancelok zuzendua Arriaga Antzokian estreinatuko dute 19 emanaldirekin, 12 euskaraz eta 7 gazteleraz. Formatu berezian aurkeztuko dute antzezlana, eszenatokia utzi eta Arriagako txoko ezberdinak hartuko baitituzte saioek, publikoa eta aktoreak eraikinetik mugiaraziz.
bideoa prestatzen
'Ghero', azken euskaldunaren istorioa

2018-11-15
‘Ghero’ antzezlana azaroaren 20 eta 21an estreinatuko da Arriaga Antzokian. Tartean antzerki konpainiak eta euskaltzaindiak ekoitzi dute obra, akademiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan. Kontakizuna 3000 urtean kokatzen da, hizkuntza bakarra erabiltzen den mundu batean eta azken euskalduna hilzorioan dagoen garaian. Arriagan estreinatu ostean Euskal Herri osora zabalduko da 2018ko bukaeran eta 2019ko lehen hilabeteetan.
bideoa prestatzen
Donostian amaituko da Gure Zirkuaren lehen bira arrakastatsua

2018-10-03
Euskal artisten topagunea den Gure Zirkua Donostian izango da urriaren 5etik 27ra, eta hala emango dio amaiera lehen birari. Abentura ekainean abiatu zen Amezketan, eta herriz herri ibilita, azken emanaldiak dira Gipuzkoako hiriburuan eskainiko dituztenak.
bideoaren irudia
Bilboko kaleak antzerkiz eta arte eszenikoz beteko du aurten ere Kalealdia jaialdiak

2018-07-03

Uztailaren 2tik 7ra bitartean 65 ikuskizun emango dituzte 26 konpainia ezbedinek. Tartean, zazpi obrek beren Estatu mailako estreinaldia eskeiniko dute.

bideoaren irudia
Hozkailuan mantentzen den adiskidetasuna

2017-05-19

'Hozkailua' du izena Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berriak. Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonistek umore beltzezko antzezlan honen inguruko gakoak eman dizkigute. Adiskidetasuna ardatz duen road movie honek Euskal Herri osoa zeharkatuko du oholtzaz oholtza.

bideoaren irudia
Poltsiko antzerkia, guztiontzako eskuragarri

2017-02-02

Poltsiko antzerki jaialdiaren 26. edizioa aurkeztu dute aste honetan Donostian. Otsailaren 19ra arte izaera kritikoa eta apurtzailea duten 32 antzezlanez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.