Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
"Hiri hondakin solidoak" da Jon Alonsoren liburu berria

2015-12-06

Jon Alonsok "Hiri hondakin solidoak" izeneko liburua kaleratu du. Nobela beltza da, ikerketa bat du oinarrian, eta istorioa kontatzeaz gain, ikuspegi kritikoari ere tartea eskaini dio.

bideoaren irudia
Bea Salaberrik "Baionak ez daki" liburua aurkeztu digu

2015-12-05

33 kontakizunek osatzen dute "Baionak ez daki" (Susa) liburua, eta lehen pertsonan dago idatzia. Xehetasun guztiak idazleak berak, Bea Salaberrik, eman dizkigu.

bideoaren irudia
Nolakoak ziren Donostia inguruko kortsarioak?

2015-12-05

"Kortsarioen Ostatua" (Xabiroi) komikia plazaratu dute Dani Fano eta Gillermo Gonzalezek. Donostia inguruan dago kokatuta, eta kortsarioen gora-beherak kontatu dituzte, umorearekin.

bideoaren irudia
"Back To Leizarraga", euskal prosaren argilunak

2015-11-05

Irakurle baten oroitzapenak eta oharrak jasotzen ditu "Back To Leizarraga" liburuak. Kepa Altonaga idazleak euskarazko prosaren argitzalak bildu ditu.

bideoaren irudia
"Koldar hutsa zara" eleberrian barrena

2015-10-29

Donostiako San Telmo museoan egin dugu hitzordua Aritz Gorrotxategi idazlearekin. "Koldar hutsa zara" eleberria kaleratu du. Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena.

bideoaren irudia
"Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldia

2015-10-22

Ixiar Rozas idazlearen "Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldian izan ginen. Iratxe Ezparza eta Lutxo Egiarekin batera, liburuaren ahotsa izan dute hizpide. Saioan bertan esandakoak jaso ditugu.