Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Bizkaiko Aldundiak bere Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu du

2018-10-16
Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru, langileez osaturiko taldea da eta aurkezpenean, hamaikakoarekin batera, aldundiaren menpeko erakunde eta fundazioetako ordezkariak ere egon dira. Lorea Bilbao Kultura eta Euskara Diputatua baikor agertu da Euskaraldiarekiko.
bideoa prestatzen
Barakaldok badauka bere hamaikakoa Euskaraldirako

2018-10-09
Hamaikakoa hauek osatzen dute: Arrate -Sasiburu Elkartea-, Endika Lahaine -Musikaria-, Gemma Etzaniz -Barakaldo Udal musika banda-, Txeru Garcia -Barakaldarra-, Gotzon Hermosilla -Kazetaria-, Sora Ryu -Sukaldaritza irakaslea-, Iker Aginaga -Musikaria eta kazetaria-, Maribel Salas -Aktorea-, Idoia Anzoraindia -Barakaldoko Bertso Eskola-, Arantza Sancho -Barakaldarra-, Begoña Aranguren -Irakasle ohia-.
bideoa prestatzen
Euskal soziolinguistika jardunaldiaren X. edizioa, Azaroak 6an Bilbon

2018-10-10
Lehenengo aldiz ospatuko da Bilbon , Azaroan 6an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia aretoan. Euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera da Soziolingusitika klusterrak urtero antolatzen duten jardunaldia. Aurten, eremu digitalean hizkuntzak duten heriotza arriskua izango dute aztergai, arrazoi honegatik Andras Kornai doktorea, mundu mailako erreferentzia hizkuntzen bizitasun digitalean, gonbidatu dute.
bideoa prestatzen
Biribilko programak Bilboko merkatariak euskalduntzen jarraituko du

2018-10-05
BilbaoDendak elkarteak Bilboko Udalarekin batera Biribilko programa aurkeztu dute. 2009tik Hirian merkataritza-sektoreko langileei euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie programa honen bitartez, euren lan ordutegiekin bat datozen txandetan. Ikastaroaz gain, baliabide bereziak jasoko dituzte ikasleek: Euren sekotreko hiztegiak, kartelak itzultzeko doako zerbitzua eta klasera joan izanaren ziurtagiria.
bideoa prestatzen
Kultur ekitaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak bere mendeurrenerako

2018-09-26
Mendeurrena ospatuko Euskaltzaindiak hemendik egun gutxira eta jardunaldi akademikoak egitetik haratago, bestelako ekitaldiak ere antolatuko dituzte hainbat euskal sortzailerekin batera, hizkuntzaren bizitasuna adierazteko asmoz. Besteak beste, Tartean antzerki konpainiaren ikuskizunak, Bilboko Koralaren emanaldi ibiltariak eta Bernardo Atxagaren irakurraldi dramatizatuak izango dira.
bideoa prestatzen
Elkarlana beharrezkotzat jota, EHUk bat egin du Euskaraldiarekin

2018-09-21
Jon Zarate errektore ordeak aurkeztutako ekitaldian, Nekane Balluerka errektoreak EHUk euskararekiko duen konpromisoa nabarmendu du, esanez graduen ia %100 euskaraz ikasteko aukera dagoela. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailburuak unibertsitatearen papera nabarmendu du eta euskalduntze prozesuan giltzarritzat jo du entitate hori.