Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Ajoarrieroa, inork egin ez duen errezeta

2018-12-14
Abenduaren 16an, 21:00etan, Ajoarrieroa saioko azken atala ikusteko aukera izango dugu. Bertan, saioan zehar gonbidatutako guztien errepasoa egingo dugu eskaini diguten kontutxoren baten aipamena eginez.
bideoa prestatzen
Stan Lee hil da, Marvel-eko superheroi oinazetsu, anitz eta miresgarrien sortzailea

2018-11-13
Stan Lee hil da, 95 urterekin, Marvel-en komikietako pertsonaia ikoniko batzuetako sortzailea: X-Men, Spider-man, Lau miresgarriak, Dardevil, Hulk, Sorgin gorrimina, The Avengers, Thor, Iron-Man, Black Widow edo Emakumezko Ikusezina. Superheroi humanoak bilatzen zituen, oinazetsuak, normatibetatik kanpokoak, bazterrekoak, emakumezkoei lekua eginez.
bideoa prestatzen
Joseba Zabalzak eginiko “Gogoan hartzeko izenak” argazki liburuaren erakusketa Berriozarreko Udal Kulturgunean egongo da urriaren 27ra arte

2018-10-18
Joseba Zabalzak eginiko “Gogoan hartzeko izenak” argazki liburua erakusketara eraman du Euskal Memoria Fundazioak. Erakusketa Nafarroako lurretara buletatuko da eta urriaren 15etik 27ra egongo da ikusgai, Berriozarreko Udal Kulturgunean. Joseba Zabalza, 50 urteko argazkilai iruindarra da. Gogoan hartzeko izenak lana egiteko 5 urte eta 40.000 km iegin ditu euskal herrian zehar, testigantzak bilduz eta ixilarazitako biktimen familia eta lagunekin hitz egiten, eta pasa den urteko irailean Donostian argazki liburua aurkeztu zuen.
bideoa prestatzen
Txikitero egunaren 55. edizioa ospatu dute Bilboko Alde Zaharrean

2018-10-11
Begoñako Andramariren egunean ospatzen da 1964. urtetik. Ohi bezala, lore eskaintza egin zaio Begoñako Amari eta dantzak eta musikak bete dituzte Bilboko kaleak.
bideoa prestatzen
‘Baxenabarre, lurralde berezia’ erakusketa, Iruñean ikusgai

2018-10-10
‘Baxenabarre, lurralde berezia’ izeneko erakusketa inauguratu dute Nafarroako Artxibo Nagusian. Behe-Nafarroaren ibilbidearen berri ematen duten dokumentuak jasotzen ditu erakusketak bai eta Nafarroa Garaiarekin historian zehar izandako lotura estua ere. Urtarrilaren 13ra bitartean izanen da ikusgai.
bideoa prestatzen
Urriko lehengo domekan Errebonbiloen ohitura ospatzen da urtero urtero Elorrion

2018-10-07
Urriko lehengo domekan Errebonbiloen ohitura ospatzen da urtero urtero Elorrion. Herriko gazteak, neskak zein mutilak, bi alarde egiten dituzte, bat goizaldean, eta bestea arratsaldean. Jatorrian, kutsu militarra zuen ekintza zen; herrian zeuden gazteen eta hauen fusilen kopurua zenbatzeko, alegia. Gazte bakoitzak fusil bana eramaten du, jaurtigairik gabeko kartutxoekin. Ilaran martxa eginez, kapitainaren aginduei men egiten diete. Mendeak atzera egiten zen ibilbidea berreskuratuz, herriko leku esanguratsuenetan tiro egiten dute airera.