Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Julen Herrero, areto futboleko partida batean erasotutako epailearen testingantza

2018-11-16
Iragan den asteburuan, Barakaldokok eta Mendibeltz taldeek, gazte mailako areto futboleko norgehiagoka jokatu zuten. Bertan, Barakaldoko taldeko atezainak Julen Herrero epailea atzetik erasotu zuen, ostikada bat eta bi ukabilkada emanez. Arbitroak partida bukatutzat eman eta Gurutzetako ospitalera joan zen. Zorionez ondo dago eta Hamaika Telebistarekin gertatutakoaren inguruan hitz egin du. Animoso dago eta asteburu honetan bertan beste partida bat zuzenduko du Donostian.
bideoa prestatzen
Josu Urrutiak ez du presidente gisa jarraituko, abenduaren 27an hauteskundeak izango dira Athletic-en

2018-11-07
Kasik zortzi urteren ostean, Josu Urrutiak ez du presidente gisa jarraituko. Horrekin batera, talde zuri-gorriaren hauteskundeak abenduaren 27an izango direla iragarri du lekeitiarrak. Denboraldi hauetan, Athletic-ek Superkopako eta emakumezkoen Ligako tituluak irabazi ditu, Kopako 3 final jokatu, Europa Leagueko beste bat eta bost aldiz sailkatu da nazioarteko txapelketetarako.
bideoa prestatzen
Julen Lopetegi, Real Madrilen krisiaren biktima nagusia

2018-10-30
Zuriek asteasuarra kargutik kendu dute Bartzelonaren aurka bost eta bat galdu ostean. Lau hilabete atzera, Lopetegik eta Real Madrilek sinatutako akordioak lurrikara eragin zuen, eta Mundiala hasi baino egun batzuk lehenago Espainiako selekziotik bota zuten. Orain, gipuzkoarraren ametsa, amets gaizto bilakatu da. Beñat Zarrabeitia lankideak egindako analisian, Lopetegi ez da Real Madrilen krisiaren erantzule bakarra. Azken hilabeteetan, Cristiano Ronaldok eta Zinedine Zidanek kluba utzi dute, lidertza eta kalitate krisia eraginez. Horrekin batera, azken urteetan emandako irteerak, James, Morata, Khedira, Pepe, Illarra, Danilo edo Kovacic-enak kasu, taldearen potentziala higatu dute. Eta, aurten, zuriek, ez dute apenas fitxaketarik egin. Lopetegik ez du asmatu, baina ez da erantzule bakarra. Haren lekuan, momentuz, Santi Solari argentinarrak hartu du.
bideoa prestatzen
Itzulerak, beharrak eta berdintasuna Ipuruako derbiaren atarian

2018-10-19
Igandean, 16:15etatik aurrera, derbia jokatuko dute Athletic-ek eta Eibarrek Ipuruan. Jose Luis Mendilibarrek Paulo Oliveiraren baja izango du eta "bi taldeentzat neurketa konplikatu izango dela" azpimarratu du. Zuri-gorriek Beñaten hutsunea izango dute eta Dani Garcia zein Ander Capa Ipuruara itzuliko dira. Bestalde, Lezaman hazitako Anaitz Arbilla ultzamarrak, armaginekin zuen kontratua 2021 urtea bitartean luzatu du.
bideoa prestatzen
Ainhoa Tirapu: %100 futbolean aritzeko aukera dugu orain

2018-10-15
Ajoarrieroa saioko atal honetan Atlhetikeko jokalaria den Ainhoa Tirapurekin egin du hitzordua Anabel Arraiza lankideak. Futbola, berdintasuna, nesken talde batek dituen zailtasunak, proiektu pertsonalak eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira.
bideoa prestatzen
Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak

2018-10-15
Iragan den ostiralean, gizonezkoen futbol selekzioak garaipena lortu zuen Venezuelaren aurka kasik bi urtetako etenaldiaren ondoren. Mendizorrotzan bizitako giroak, neurketa FIFA datetan jokatu izana eta jokalarien mailak itxaropenerako motiboak eragiten ditu. Baina, ofizialtasunaren bideak beste elementu batzuk beharko ditu baita: Diplomazia, lan juridikoa eta instituzio eta eragile guztien amankomuneko lana. Futbolean eta bestelako kiroletan. Horren inguruan aritu gara, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas-Armendarizekin.