Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Bertsolaritza

bideoa prestatzen
Onintza Enbeitak irabazi du 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2018-12-17
Lehen aldia da emakume batek Bizkaian aginte makila heltzen eta txapela janzten dituena. Muxikarrak gero adierazi duenez, txapelak baino aginte makilak egin dio ilusio gehiago. Etxahun Lekue lehiatu da Onintzarekin buruz burukoan. Beste seikotea ere puntuetan ez da urrun geratu.
bideoa prestatzen
Berdintasuna nagusi Bizkaiko bertsolari txapelketako finalisten artean

2018-12-11
Azkenaldiko finalik parekatuena izango dela adierazi dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 8 finalistak . Faboritorik gabeko finala dela azpimarratu dute partehartzaileek eta antolakuntzak. Maila aldetik denak parean daudela eta uneko egoera psikologikoak erabakiko duela finala nabarmendu dute gehienek. Aitor Bizkarra lehenengoz arituko da Bizkaiko final batean. Berarekin batera, Eneko Abasolo (2010an finalista) eta 2016ko finalean egondako beste 6 bertsolari lehiatuko dira larunbatean Bilbao Arenan, 17:00etatik aurrera, Jon Enbeitak jantziko duen txapela irabazteagatik.
bideoa prestatzen
Urriaren 4an abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2018-09-25
Finala, Abenduaren 15an izango da Miribillan, Bilbao Arena pabilioian. Txapelketaren aurreneko 5 kanporaketetan 30 bertsolarik hartuko dute parte. Horietatik 10 helduko dira finalaurrekoetara, non joan den edizioko 8 finalistak batuko diren lehiara.
bideoa prestatzen
Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak Argentina, Kuba eta Euskal Herriko bertsoak uztartuko ditu

2018-09-17
Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak Argentinako Araceli Argüello eta Kubako Tomasita Quiala Euskal Herrira ekarriko ditu eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria, Xabi Igoa eta Julio Soto bertsolariekin batera arituko dira. Birak, urriaren 9an Iruñean hasi, eta 14ra bitartean Euskal Herriko beste hainbat hiritan eskainiko ditu emanaldiak . Mintzola Ahozko lantegia eta Lanku Kultur Zerbitzuek bultzatutako egitasmoa da.
bideoaren irudia
900 ikasle batu dira Arriaga antzokian "Mundu bat bertso" umeentzako bertsolaritza programaren azken topaketetan

2018-05-29

Bilboko ikastetxe desberdinetako 900 ikasle batu dira Arriaga Antzokian, Bilboko udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak elkarrekin antolatutako  “Mundu bat Bertso” umeentzako bertsolaritza programaren azken topaketetan.

Urte birik behin antolatzen dira “Mundu bat bertso” topaketak,  jai giroan eta bertsoekin ondo pasatuz  ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera daukate Lehen Hezkuntzako 5garren  eta 6garren  mailako ikasleek Arriagako oholtsa gainean.

Bilboko udalak 30 urte daramatza programa hau Bilboko ikastetxeetan aurrera eramaten, bertsolaritza indartzea eta euskal kultura eta euskararen ezagutza sakonago aztertzea du helburu. Gaur egun 32 ikastetxe parte hartzen ari dira.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Altzako bertso saioa

2017-06-14

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.