Skip to main content

Ekainaren 2an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren egitaraua aurkeztu dute


Euskal Eskola Publikoaren 28. jaiaren egitaraua aurkeztu dute Koldo Mitxelena eskolan; Errenterian ospatuko da ekainaren 2an. Prentsaurrekoan parte hartu dute Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Maialen Oliveri Koldo Mitxelenako guraso elkarteko kideak eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak. Jaia sei gunetan banatuko dutela adierazi dute solaskideek, eta hamaika tailer, ikuskizun eta kontzertu antolatu dituzte. Horietako batzuk izango dira Pirritx , Porrotx eta Marimotots, Nogen, Izaki Gardenak eta Baloreak egitasmoa, besteak beste. Horrez gain, hainbat ekintza egingo dituzte kalean giroa berotzeko: Reperkusion Feminista, txistulari eta trikitilariak, EH 11 kolore eta abar.

Gurean Gaur

Nafarroan, EH Bildu, Ahal Dugu Podems, I-E eta Equok sinatu dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira konpromisoarekin bat egin dutenak. Horren arabera, hitzez hitz, "datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa hartu dute" alderdi sinatzaileek.


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea osatzeko Bilbon izan gara Anita Parker taldearen entsegu lokala den laborategian. Elektronikatik abiatuta, disko koloretsu eta anitza osatu du bandak. Errepidea hartu eta Arrasatera egin dugu bidaia, bertan Perlata taldea ezagutzeko. Punk rock giroetan datorren lauko banda da honakoa eta "Urrezko kaiola" diskoa dute estudioko azken emaitza

Langileak

Langileek azaldu dutenez, lan ikuskaritzaren txostenaren arabera, udala langileak “erabiltzen” ari da estrukturalak diren lanpostuak estaltzeko eta zerbitzuak betetzeko. Langileek legez kanpokotzat jo dute Cinuvix enpresaren jokabidea: Bilboko Udalak kontratatutako enpresa horrek beste enpresa bat azpikontratatu du udalaren zerbitzu bat betetzeko. Langileen Estatutuaren arabera legez kanpoko lagapena gertatzen da justifikaziorik gabe enpresa batek azpi-kontratazio bat egiten duenean. Langileen esanetan, lan ikuskaritzaren txostenak “justifikaezintzat” jo du beste enpresa bat kontratatzea, zuzenean udalak kontrataturiko enrpesari baitagokio zerbitzua eskaintzea eta, beraz, baita langileak kontratatzea ere.


Gurean Gaur

Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du asteburu honetan, Javier Clementek hautatzaile gisa zuzentzen duen aurreneko partidan. Barakaldokoak arazo larriak izan ditu deialdia osatzeko, Bilbao Athletic-eko bost jokalari sartu behar izan ditu, eta honek zeresan handia eman du. Ofizialtasunaren bidean, federazioak abenduan hasitako bideari eutsi behar dio eta sektore guztien konpromisoa ezinbestekoa izango da. Honatx Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.

 
bannerra

bannerra