Skip to main content

#ANPirata19 - Donostia abordatzera!!!


2019ko Donostiako Aste Nagusi pirata hasi da. 16 urte daramatzate Donostiako piratek hiria abordatzen, 1500 lagunetik gora hartu dute parte abordaian. Txupina Donostiako lau gaztetxek bota dute; Kijera, Letaman, Txantxaerreka eta Añorgako gaztetxeetako ordezkariek bota dute.

Promozioak

Mendabian 1936ko Estatu kolpearen ondorioz bi alkate eta ezkerreko zinegotzi guztiak erail zituzten.


Lotsagabe

Mari Jose Oraak beti aurrera egin behar dela dio. Bularreko minbizia pasa ondoren inoiz baino kementsuago bilakatu zen. Liburu bat idatzi zuen bere esperientzia kontatuz eta gainera, Saray Elkarteko lehendakariordea da. Hezkuntzari lotuta egon da beti bere lana eta lezio garrantzitsua ematera dator.

Gizartea

Errotxapeako Gaztetxea 2016ko irailaren 3an okupatu zen auzoa eraldatzeko asmoz eta alternatiba berriak sortu nahiean. Gaurkoan, espazio autogestionantuen beharraz hitz egin digute. Urteetan zehar zenbait mehatxuei aurre egin behar izan dietela azaldu digute, baina orain Iruñean sortu den udaletxea kontuan izanda arriskurik handiena datorkiela uste dute.


Saioak

Saio honetan, Sokorro Artieda baratzazainarekin Lakuntzan kardoa landatzen ikasiko dugu. Ondoren Aingeru Tabarrekin porruak jasoko ditugu. Mikel Baztanek, loredun landarez eta izurriteen inguruko hainbat argibide emango dizkigu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin gauza berezi baten inguruan mintzatuko zaigu, lo belarra edo opio belarra.

 
bannerra

bannerra