Skip to main content
bannerra

Pentsiodunek Eusko Jaurlaritzaren "borondate falta" salatu dute manifestazio masiboaren bidez


Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskatu dituzte «pentsio duinak», eta adierazi dute gobernuei "presio egiten" jarraituko dutela kalean, beren eskakizunak bete arte. Oraindik ere, gutxiengo diru sarrera 1.080€ izatea da haien borrokaren helburua. Gaur, beste astelehen batez bere aldarriak kalera eraman dituzte.

Gurean Gaur

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak LGTBI+ pertsonen egoerari buruzko diagnostikoa osatu du eta, oro har, balorazio positiboa egin du. Ekintza instituzionala, profesionalen formakuntza, sentsibilizazioa eta LGBTI+ pertsonei zuzendutako arreta zerbitzuak izan dira aztertutako esparruak. Iaz onartutako LGTBI+ legeak ekarri dituen aurrerapausoak nabarmendu ditu Ana Ollo kontseilariak.


Gurean Gaur

Pedro Salaberri margolariaren erakusketa iraunkorra Kondestable Jauregian dago ikusgai urtarrilaren 13rarte. Aurkezten diren lanetan Nafarroako herrietako eta Iruñeko auzoetako paisaiak, zerumugak eta bazterrak biltzen dira.

Gurean Gaur

"Zigorgabetasunaren zapore mingotsa" utzi du Cabacas auziaren epaiak Iñigo Justizia ekimenaren ustez. Egoera salatzeko manifestazioa deitu zuten igande eguerdian eta milaka lagunek bat egin zuten mobilizaziora. Sei urte eta erdiko prozesuaren ostean, auziperatutako sei ertzainetatik bakarrak jaso du bi urteko espetxe zigorra. Gainera, Jorge Aldekoa Ertzain buruaren dimisioa berandu datorrela salatu zuen dinamikak eta nahikoa ez dela adierazi ere, arduradun gehiago daudela gogoraraziz.


Gurean Gaur

Lehen aldia da emakume batek Bizkaian aginte makila heltzen eta txapela janzten dituena. Muxikarrak gero adierazi duenez, txapelak baino aginte makilak egin dio ilusio gehiago. Etxahun Lekue lehiatu da Onintzarekin buruz burukoan. Beste seikotea ere puntuetan ez da urrun geratu.

 
bannerra

bannerra