Skip to main content
bannerra

Iruñeko Udalak 2019ko kirol kanpaina aurkeztu du


Iruñeko Udalak 2019ko kirol kanpaina aurkeztu du. Aurtengoan kirola egitea sustatzeaz gain, Udalak eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera emateko lana egingo da. 2018an inbertsioak 5,4 milioi ingurukoak izan ziren kirol arloan. 84.000 erabiltzaile baino gehiagok baliatu zituzten iazkoan Udal kirol azpiegiturak sarrera edota bazkidetza bitartez.

Gurean Gaur

Atzo arratsaldean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, elkarretaratzeak deitu zituzten talde feministek. Andaluzian Gobernu akordioa bermatzeko VOX alderdi ultra eskuindarraren baldintzek emakumeekiko izan ditzakeen ondorioak salatu zituzten atzokoan.


Mundua

Ez zen azken uneko sorpresarik izan azkenean atzo Westminsterko parlamentuan. Brexiterako Europar Batasunarekin Theresa May lehen ministroak lortutako akordioa atzera bota zuen Komunen ganberak. Testuinguru horretan, Jeremy Corbyn, Laboristen buru eta oposizioko liderrak zentsura mozioa aurkeztu du Mayren aurka. Asteazken iluntzean bozkatuko da, baina ez du aurrera egiteko aukerarik, kontserbadoreen gobernua sustengatzen duen D.U.P. alderdiak dagoeneko iragarri baitu aurka bozkatuko duela.

Politika

Urte berria gainezka iritsi da Nafarroara, panoramako hainbat alderditan. Azken asteak bereziki oparoak izan dira aldarrikapenei dagokienez. Erreportajean, askok mugarritzat jo duten Huerta de Peraltako langileen greban sakonduko gara, lehen sektoreari orokorrean begirada bat botaz. Laura Perezekin elkarrizketatu gara Orain Bai eta Podemosen arteko auziaren inguruan haren ikuspuntua eman diezagun. Azkenik Zorroztarri erakusketa bisitagai izango dugu.


Alderdiak

Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontu proiektuak negoziatzeko prest azaldu da EAJ. Hori bai, Aitor Esteban, alderdiaren Madrilgo kongresuko diputatuak adierazi du gobernu espainiarrak ez lukeela EAJ-k aurrekontuak babestuko dituenik ziurtzat jo beharko.

 
bannerra

bannerra