Skip to main content
bannerra

Askapenako auzipetuekin izan gara


Askapenaren auzian atxilotutako bost kidek epaiketa izango dute. Horietako hirurekin izan gara Askapenak eginiko lanari begira jarri gara eurekin, baita auziari begira ere.


Esatea Libre

Euskaldunen hizkuntza eskubideen urraketei begira jarri gara aste honetan. Horretarako, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailearekin gertatutakoa hartu dugu oinarri gisa. Hori guztia aztertzeko gurekin izan ditugu Iñaki Petxarroman (Berriako zuzendariordea), Gotzon Elizburu (Iratzar fundazioko komunikazio arduraduna) eta Eider Olazar (Info7 irratiko kazetaria).


Esatea Libre

Askapenako kideekin izan gara Askapenak eginiko lanari eta euren auziari begira. Horrez gain, Guardia Zibilak euskal presoen senideak deklaratzera deitu izana aztertu dugu Aiert Larrarte abokatuarekin. Eta solasaldian Gaizka Garitanorekin gertatutakoa izan dugu aztergai, baita EH Bilduren Bakerako Euskal Bidea proposamena eta Gure Esku Dagok asteburuan eginiko ekimenak ere.

Osasuna

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Pello Igeregi ELA sindikatuko osasun arloko arduraduna izan dugu. Osakidetzako grebaren eta egoeraren inguruan aritu gara. Datorren astean, bilera berri bat egingo dute sindikatuek eta Osakidetzako arduradunek.


Aizank!

Gehienbat kantu ezagunen bertsioak abesten ikusi dugu sare sozialetan eta bere kontzertuetan, baina horrez gain, Unax Noga zarauztarra bere lehen diska prestatzen ari da. Honen inguruan aritu gara eta bere musikarako grina nondik datorkion azaldu digu. Gainera, proiektu berriko kanta bat ere eskaini digu.

 
bannerra

bannerra