Skip to main content
bannerra

Meatzaldea, Enkarterriak eta Ezkerraldeko turismoa eta merkataritza uztartuta


Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterrietako merkataritza eta turismoa bultzatzeko asmoz, asteburu honetan ekimen berezia prestatu dute. 24 baliabide turistikoetara doan sartzeko aukera izango dute bisitariek. Aurkezpenean izan ginen.


Ertzak

Martxoaren 26an onartu zuen Espainiako Kongresuak “Herritarren segurtasunerako legea”, Zigor Kodearen erreforma eta jihadismoaren kontrako ituna. Uztailetik aurrera indarrean izango da. Lege berriak protesta mota batzuk delitu bihurtzen ditu eta bertan parte hartzen dutenei espetxe zigorra ezartzeko aukera ematen die. Informatzeko eskubideari mugak jartzen zaizkio. Lau ertz jorratu ditugu, lau iritzi: Jaime Elias (abokatua), Amaia Goikoetxea (Euskal Kazetarien elkarteko dekano ordea), Aitziber Lasa eta Patxi de La Fuente (Herritarren kriminalizazioaren kontrako plataforma).


Skapa

Apirilaren 23tik 26ra Bilbo Euskal sorkuntzaren plaza izango da Loraldia jaialdiari esker. Guztira, hamazazpi ekitaldi eskainiko ditu Loraldia jaialdiak antzerkia, musika, artea, bertsolaritza, literatura eta dantza tarteko eta 50 sortzaile baino gehiago bilduko ditu. Anton Abbadiak antolatutako Lore Jokoak ditu abiapuntuan Loraldia jaialdiak.

Skapa

Getxoko Torrene Aretoan Agustin Bilbao margolariaren erakusketa dugu ikusgai. “Desde una luz nueva” da erakusketaren izena. Bertan ikusgai izango ditugun lan guztiek gaueko argia dute, iluna. Gaia berriz, bera da kasu guztietan bakardadea. Esaten dute, bakardadea dela espiritu bikain guztien patua eta horrela argertuko zaizkigu margoztuta aurpegiak Agustinen lanetan ere bakar bakarrik. Hala ere, dena ez da iluna izango Agustinek etorkizun hobe bati atea zabalik utziko dio.


Elkarrizketak

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Jokin Bildarratz EAJko senataria izan dugu. Espainiako gaurkotasun politikoa jorratu dugu, eta Euskal Herriak Madrilgo agenda politikoan duen lekuaz aritu gara. Hala nola, abortoaren erreforma, Abiadura Handiko Trena, estatuaren eztabaida eta bakegintza izan ditugu hizpide.

 
bannerra

bannerra