Skip to main content
bannerra

Merenge gudak Sagues gozatu du


Sagues merengez bete dute gaurkoan. Eguerdiko 12:00etan eman diote hasiera eta adinka banatu dituzten arren, denek izan dute merengeaz gozatzeko aukera.


Gizartea

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek "Burdin hariak eta plastikozko goilarak" ikuskizuna eskainiko dute Trinitate plazan. Dagoeneko ia Euskal Herri osoa zeharkatu badute ere, gaurko emanaldia berezia izango da, besteak beste ikuskizuna berritu dutelako. Markel Ormazabalekin aritu gara proiektuaren nondik norakoez hizketan.


Aste Nagusia

Piratek tailerrak eta altxorraren joko erraldoia antolatu duten Grosen. Izan da, ordea, kirola egin nahi zuenarentzat lekua, saskibaloi torneoa ere antolatu baitute.

Jaiak

Giro aparta bizi izan zen atzo Abordaiaren egun osoan zehar. Momentu eder horiek gertutik bizitzeko aukera izan genuen eta bideo honetan bildu ditugu.


Ikuskizunak

Aste Nagusiko ekitaldi preziatu bilakatu da Piraten Abordaia. Aurten ere arrakasta handia izan du, 4000 pirata baino gehiagok hartu dute parte, eta kolorez bete da portua.

 
bannerra

bannerra