Skip to main content
bannerra

"Tximeletak" disko berriaz eta beste aritu gara Lain taldeko Leire eta Kristinarekin


Lain taldeak 'Tximeletak' deituriko diskoa kaleratu berri du eta hain zuzen honen xehetasun guztiak ezagutzeko egin dugu hitzordua Billabonan Leire eta Kristina Lain taldeko abeslariekin. Horrez gain, haien ibilbidea errepasatu dugu eta haien egunerokoaz galdetu diegu.


Politika

Maiatzaren 24an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Bizkaiko Foru Aldundiari begira debate interesgarria osatu dugu. Mahai-inguruan aurkeztuko diren lau alderdiren ordezkariak izan ditugu: Ibone Bengoetxea (EAJ), Josu Unanue (EH Bildu), Andoni Unzalu (PSE-EE) eta Josean Elgezabal (Podemos-Ahal Dugu). Hauxe duzue laburpena.


Politika

Maiatzaren 24an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Bizkaiko Foru Aldundiari begira debate interesgarria osatu dugu. Mahai-inguruan aurkeztuko diren lau alderdiren ordezkariak izan ditugu: Ibone Bengoetxea (EAJ), Josu Unanue (EH Bildu), Andoni Unzalu (PSE-EE) eta Josean Elgezabal (Ahal Dugu Podemos).

Ertzak

1988ko otsailean, Galdakaoko udalbatzak aho batez onartu zuen Bizkaiko Aldundiari Usansoloren bereizketa prozesua martxan jartzeko. 2015ean oraindik ez du lortu. Udal hauteskundeen atarian herritarren parte hartzeaz aritu gara. Administrazio publikoak zuzentzen dituzten politikarien eta herritarren arteko komunikazio zuzena oraindik indartzeko dago? Hausnarketa horretan hiru adituren hitzak jaso ditugu: Natxo Cubero (Administrazio Zuzenbideko irakaslea), Monika Mena (Usansolo Herria plataformako bozeramailea) eta Elisabete Arrieta (EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea).


Skapa

"Elementuak" izeneko bigarren diskoa plazaratu du Ipar Euskal Herriko Kalakan hirukoak. 14 kantu berri batu dituzte. Madonnarekin izandako esperientziaren ondoren, euren erroetara bueltatu nahi izan dute. Jamixel, Thierry eta Xanen disko berria eskuratu nahi izanez gero, ez bilatu dendetan kontzertuen ostean izango dute soilik salgai.

 
bannerra

bannerra