Skip to main content
bannerra

Famila bat etxe gabe geratu ondoren kritikak jaso ditu Barakaldoko Udalak


Barakaldoko familia bat kalean geratu da alokairuan zuten etxearen jabeak kontratua ez berritzea erabaki eta beste aukera bat topatu ezinean egon ostean. Langabezian daude 59 urteko emakumea eta 32 urteko bere semea eta martxotik zuen udalak bere egoera larriaren berri. Berri-Otxoak elkarteak salatu du udalak irtenbide aproposik eman ez izana eta oposizioak etxebizitza parke publiko baten beharra nabarmendu du, alokairuen bataz besteko prezioa 700 euro inguruan egonda, prekarietateak jota dauden familiek ez baitute merkatu librera sartzerik.

Literatura

Booktegik Euskaltzaindian antolatutako mahai ingurua Patxi Saez eta Txerra Rodriguez idalezleekin.


Gizartea

Epailearen aurrean eseri behar izan du gaur lehen aldiz Kote Cabezudo, ustez sexu delitu batzuk egiteagatik behin behinean espetxeratutako kazetariak. Modeloei abusuak egitea, iruzurra, sexu erasoak egin izana eta haur pornografia sortzea leporatzen diote, besteak beste. Gaurkoan baina kasu orokorretik bereizitako gai batengatik epaitu dute. Zehazki, kasu orokorrean akusazio gisa salaketa bat aurkeztu zuen emakume bat biluzik agertzen den argazki bat sare sozialetara igotzeagatik epaitu dute gaurkoan. Emakumeak salaketa jarri eta hurrengo egunean igo zuen argazkia sareetara Cabezudok.

Hezkuntza

Manifestazio jendetsu batek eman dio hasiera Kristau Eskolako langileek deituta duten zortzi eguneko grebari. Antolatzaileen datuen arabera %65eko jarraipena eduki du lehen greba egunak eta 5000 lagun irten dira kalera Bilbon egindako manifestazioan. 2009tik ez da sektoreko hitzarmena berritu eta sindikatuek langileen eros ahalmena galtzea eta euren lan baldintzen txartzea salatzen dituzte.


Zinema

Urtarrilaren 19an, Feroz Sarien seigarren edizioa egingo dute Miribillako Bilbao Arenan. Bertan, Berriemale Zinematografikoen Elkarteak, espainiar Estatuko filma eta serierik onenak sarituko ditu. 2800 sarrerak agortu dira eta Juan Mari Aburtok azaldu duenez, “Bilbo, zinearen industriaren kokaleku eta metropoli” bilakatzeko urratsa da.

 
bannerra

bannerra