Skip to main content
bannerra

Esatea Libre | Giza eskubideen aldeko manifestua aztergai


Giza eskubideen aldeko manifestua izan dugu hizpide. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak egindako 54. soziometroaren ondorioak aztertu ditugu. Mahaian Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetaria, Mikel Arana Ezker Anitzako kidea eta Mikel Aizpuru EHUko irakaslea izan ditugu.


Esatea Libre

35/02 auziaren ahozko epaiketa amaitu da. Bost hilabete hauetan gertatutakoa izan dugu aztergai. Baita EPPK-ko presoek Euskal Herriratzeko eginiko eskaera ere. Horretaz hitz egiteko Beñat Zarrabeitia (kazetaria), Iñaki Zarraoa (EAJ), Joseba Sobrino (analista politikoa) eta Iker Bizkarguenaga (kazetaria) izan ditugu gurekin.


Esatea Libre

Nafarroaren egoera izan dugu aztergai. Jada eman ditu ondorioak ikerketa batzordeak eta, orain, oposizioko alderdien txanda da. Gaia aztertzeko gurekin izan ditugu PSE-EEko kide Andoni Unzalu, EH Bilduko kide Niko Moreno, eta EAJko kide Aitor Olaizola. Horrez gain, Nafarroako hainbat alderdi eta eragileren hitzak ere bildu ahal izan ditugu.

Esatea Libre

ETAk armategiak indargabetzeari ekin ziola jakin genuen ostiralean. Horren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak. Hori izan dugu gaurkoan hizpide. Eta, horretarako, gurekin izan ditugu Ion Telleria (kazetaria), Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Pili Kaltzada (kazetaria) eta Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea).


Esatea Libre

Une kritikoa bizi du Nafarroako Gobernuak, eta egun ikerketa batzorde batean ustezko ustelkeria kasu bat ikertzen ari dira. Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatu du oposizioak eta hauteskundeak aurreratzeko. Nafarroako egoeraz hitz egiteko, gaia hurbiletik ezagutzen duten gonbidatuak izan ditugu. Ainhoa Aznarez (PSN), Aitziber Sarasola (Bildu Nafarroa), Benjamin Atutxa (PSE-EE) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra