
Oiartzun eta Oiartzueraren inguruko tribialaren aurkezpena.
Lezoko Xoxolur eremuan garbiketa egin zuten irailaren 23an, Xoxolur Lezo mendi taldeak eta Lezoko Udalak antolatuta. Europako mugikortasun astearen eta Europako kirol astearen barnean antolatutako ekintza izan zen.
Haurra baldin bada gure gizartearen erdigunea, haurra inguratzen duen orok hartu behar du parte honen heziketan. Horixe da Hik Hasik urtebeteko hausnarketa prozesu baten ondorio bezala aurkeztu duen hezkuntza proposamenaren ardatza.
Durangoko Ibaizabal ikastola bisitatzeko aukera izan dugu. 1999an zabaldu zituen ateak ikastolak eta egun, batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hezkuntza ez arautua eskaintzen dituzte bertan. Gainera, Errota aterpetxea eta kirol instalazioak ere badituzte. Euskalgintzan, herrigintzan, kulturgintzan... Herriarekin batera lan egiten duen eragilea da Ibaizabal.
Euskarazko lehen egunkariaren sorreraren 80. urtemuga honetan Bilboko Udalak plaka bat jarri du Egunaren oroimenez Posta kaleko 17.ean. Gerra Zibilean sortu eta sei hilabetez argitaratu zuten tropa frankistek Bilbo hartu zuten arte.