Skip to main content

Jendetzarik ez, baina zinemaren munduko izarrak izan dira lehen asteburu honetan


Zinemaldiak izarrez bete ohi du Donostia eta aurten, edizio berezia izango bada ere, zenbait pertsonai entzutetsu heldu dira gurera. Lehen egunotan, Johnny Depp izan da protagonistetako bat, “Crock of Gold” dokumentaleko ekoizle gisa etorri dena. Euskal ekoizpenei dagokienez, Patria telesaila eta El Drogasen dokumentala aurkeztu dira dagoeneko. Beste hainbatek, aldiz, bideokonferentzia bidez aurkeztu behar izan dituzte euren lanak. Hala egin dute Woody Allenek, jaialdiaren inaugurazioan Rifkin`s Festival aurkeztu zuenak, edota “Ete 85” eta “Druk” obren lantaldeek.

Osasuna

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez arreta Zestoara begira dago. Azken egunean 30 positibo antzeman dituzte eta herriak bere kabuz konfinatzeko erabakia hartu du 3000 biztanleko herriak. Besteak beste gune publikoak eta tabernak itxi dituzte eta alkateak berak etxeratzeko erabakia hartu du.


Kirola

Pilotarien egoreak ez du hobera egiten. Are gehiago, Unai Lasok ez du Baikorekin jarraituko. Enpresak adierazi duenez, kontratua berritzeko negoziazioetan ez dira pilotariarekin ados jarri. Lasok lan saria hobetzeko eskatu zion Baikori; enpresak, ordea, ez dio kontratua berritu “egoera ekonomikoa” argudiatuta. Laso pasa den astean enpresaren jarrera salatu zute pilotarien artean dago.

Gurean Gaur

Zerga bilketa %16 jaitsi da abuztura arte Euskal Autonomia Erkidegoan. COVID-19aren krisiaren ondorioz zergen ordainketa atzeratu eta jarduera ekonomikoa murriztu delako.


Zinema

Patria telesailak zer esana emango du egunotan, Zinemaldiko estreinaldia dela eta ez dela, eta guk Ane Gabarain aktore protagonista elkarrizketatzeko aukera izango dugu. Horrez gain, Zinetika atala izango dugu, eta Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitza-ko zuzendariak Donostiarekin eta donostiarrekin landutako edukiak ekarriko dizkigu.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra