Skip to main content
bannerra

Onintza Enbeitak irabazi du 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa


Lehen aldia da emakume batek Bizkaian aginte makila heltzen eta txapela janzten dituena. Muxikarrak gero adierazi duenez, txapelak baino aginte makilak egin dio ilusio gehiago. Etxahun Lekue lehiatu da Onintzarekin buruz burukoan. Beste seikotea ere puntuetan ez da urrun geratu.

Gurean Gaur

Aitor Elizegik Athletic-eko presidente izateko hautagaietako batek, bere plantxak alor ekonomikoan dituen ardatz nagusiak azaldu ditu hedabideekin partekatu gosarian. Fernando San José eta Jon Ander de la Fuentes hautagaitzako kideekin lagunduta, Elizegik klub kudeatzeko egungo eredutik, kluba enpresa eredutik kudeatzerako bidea defendatu du. Ekinbide horretan, egun indarrean dauden Kirolaren Lege autonomikoa zein estatala aldatzeko ahaleginean diharduko dutela azpimarratu dute hautagaitzatik. Horrekin batera, onartu egin dute Alberto Uribe-Etxebarriak irabaziz gero, haren taldeak 300 milioi eurotako ondasuna eskura izango lukeela eta aldiz bere hautagaitzak ezin izango lukeela. Horren aurrean, kirol legearen zein klubaren estatutuen berriztapena defendatu ditu Santutxuko sukaldariak, etorkizunean egoera errepikatu ez dadin.


Gurean Gaur

Gobernuan puri purian dago aurrekontuen gaia, Jaurlaritzak atzera bota du. Pentsiodunen plataformak eta mugimenduek sinatutako manifestazioak, abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira. Berriz ere, elkarteek beren aldarrikapenak kalera aterako dituzte, bizimodu duinago baten alde oihukatuz.

Jaialdiak

Cesar Llaguno marrazkilariak eta Ramon Olasagasti gidoilariak komiki batean bildu dute Euskaldunontzako ito handi bat markatu zuen bidaia osoa. Euskal Museoan dago erakusketa Mendi Film festibalaren barruan. Martin Zabaletaren lorpena biltzen duten komikiaren binetarik esanguratsuenak daude ikusgai. Errealitatetik ahalik eta hurbilen kokatzen saiatu dira egileak testigantzak bilduz eta parte hartu zuten pertsonen izaera ahalik eta berdintsuen islatuz.


Gurean Gaur

Konponbide integral baterako agenda aldarrikatuko du Kalera Kalerak gabonetan. Presoen auzian egoerarik urgenteenei irtenbide bat eskatu dute Sortuk, LAB-ek eta Ernaik, preso guztiak Euskal Herriko espetxetara ekartzea eskatuz, gaixo daudenak askatuz, gradu aldaketak ahalbidetuz eta betetako zigorren konputazioa eskatuz. Horiek horrela, gabonetan Basauri, Martutene eta Zaballako espetxetarako martxak deitu dituzte.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra