Skip to main content
bannerra

Nafarroa eta Altsasurekiko errespetua eskatu du Gobernuak


Nafarroarekiko errespetua eskatu du Gobernuak, azaroaren 4rako Ciudadanos alderdiak Altsasun antolatutako ekitaldiaren harira. Altsasuarrek batzar irekian erabakitakoaren arabera, ‘Utzi Altsasu bakean’ lelopean manifestaziora deitu dute larunbatean eta, igandean, ‘Eskubide eta askatasunen gunea’ ekimen aldarrikatzailea burutuko dute.

Gurean Gaur

Jardunaldiak azaroaren 9 eta 10ean ospatuko dira Bilbon. Glotodidaktika, hizkuntza ikasketa eraginkorrak sustatzen dituen zientzia da, eta aurtengo topaketetan helduen euskalduntze alfabetatzearen erronkak aztertuko dira. Aipagarria da, Glotodidaktikako azken topaketa,5. Topaketa, orain dela 16 urte egin zela.


Gurean Gaur

‘5 urte euskarari puzka’ lelopean, Errigorak bere 5. Urteurrenarekin, udazkeneko kanpaina berria jarri du abian. Euskalgintza, elikadura burujabetza eta auzolana ardatz hartuta 2013 urtetik 800.0000 euro bideratu dituzte Nafarroako hegoaldeko ikastola eta euskaltegietara.

Udala

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxe kaleratzeen aurkako plataformek mozioak aurkezteko kanpaina abiatu dute, NBEren etxebizitzen inguruko irizpena bete dadin. Horrez gain, Kaleratzeak Stop plataformak eskatu du praktikan jar dezatela Eusko Jaurlaritzak, Eudelek eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak 2013an sinatutako akordioa.

NBEren erabaki hori 2017ko ekainaren 20koa da, eta zehazten du arrazoizko neurri guztiak hartu behar direla, balia daitekeen gehiengoa, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko, bereziki, bazterketa arriskuan daudenen edo seme alaba adingabeak dituztenen kasuan. Jaurlaritzaren, Eudelen eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren arteko akordioak, berriz, familien kanporatzeen aurrean gizarte neurriak hartzeko konpromisoa jasotzen du. Plataformako ordezkarien ustez, akordioak hedabideetan oihartzuna eduki badu ere, ez duelako ondorio onuragarririk eragin.

Kaleratzeen aurkako plataformek Donostian egindako agerraldian parte hartu dute EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko, Ezker Anitzako eta Irabaziko eta sindikatuetako ordezkariek ere. Eta emandako datuen artean, nabarmendu dute 2017an, 1.196 etxe kaleratze egin zirela EAEn, horietako %75 alokairuan zeudenenak. Egoera hori premia larrikoa dela zehaztu dute, eta erakunde publikoek esku hartzea ezinbestekoa dela.

Horrez gain, Etxebidek eskaintzen duen alokairu soziala ere ez dela nahikoa salatu dute, horren beharra duten 62.000 familiaren eskaerak daudelako eginda Eusko Jaurlaritzan. Hargatik, mozioen bidez, udalei eskatuko diete alokairu publikoaren eskaintza areagotu dezatela, hutsik dauden etxeei kanon bat kobra diezaietela eta eta beharrean daudenei aterpe egonkorra berma diezaietela.


Musika

Azkar bizi dugun bizitza honetan, soinuren bidai bi diskaren bitartez, gailur eta haranak zeharkatzen dituen bihurgunez beteriko ibilbide bat proposatzen digute 2015. urtean sortu zen Soinuaren bidaia proiektua Alberto Urretxo, Bilboko orkestra sinfonikoaren tronboi bakarlariaren gidaripean, helburua batekin musika klasikoa espazio berrietara hurbiltzea. Soinuaren bidaiaren bigarren zati honetan ere gonbidatu desberdinetaz inguratu da Urretxo, Toti martinez de lezea, spanish brass metalesko boskotea edo eta Garikoitz mendizabal txistularia. Soinuaren bidearen lehengo diskan sortu zen musikari taldea mantenduz, hau da, biolina, pianoa violontxeloa eta soprano bat. Azaroak 3an, arrastiko zazpi terdien, Bilboko campos eliseos antzokian, soinuaren bidaia bi proposatzen digun bidaiaz gosatzeko aukera egongo da.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra