Skip to main content
bannerra

Sarek euskal presoen berri eman dio Quim Torrari


Sare Herritarraren izenean, Joseba Azkarraga bozeramaileak gonbita egin dio Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari: urtarrilaren 12an Bilbon deitutako mobilizaziora gonbidatu du. Preso katalanen inguruan ere hitz egin dute astelehen honetako bilkuran. Horren berri ekartzeaz gain, Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak sustatutako errepublikaren aldeko Crida Nacional dinamikaren berri ere jaso du Saioa Baleztenak.

Hezkuntza

Nafarroako Gobernuak berretsi egin du Skolae hezikidetza programaren aldeko jarrera. Skolaeren aurka PP eta UPNk egindako kritikei, oraingoan Vox-ek egindako salaketa gehitu behar zaie. Asteburuan Madrilen izandako Nazioarteko I. Hezikidetza Kongresuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, ordea, Foru Gobernuarekin bat eginez defendatu egin dute Skolae.


Herri mugimendua

Iñigo Cabacas-en epaiketa argitzeko epaiketaren saio berrian, zortzi ertzainek lekuko gisa deklaratu dute. Berriro ere, kontraesanak azaldu dira eta euretako batzuk Maria Diaz de Haro kaleko egoera “kontrolpean” zegoela adierazi dute. Hiriburuan saioan, eragin mediatiko eta sozial handia izan duen epaiketari heldu genion eta horrekin batera, eredu polizialaren inguruko eztabaida mahai gaineratu genuen Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalezen parte hartzearekin.

Gurean Gaur

Lan kargaren faltak Sestaoko ontziolaren itxiera ekarri du azkenean. Navaleko administrazaileek lan erregulazio txostena aurkeztu dute jadanik eta langileek itxialdia egin zuten bart, gau osoa ontziolan emanda goizeko 6rak arte. Neumatikoak erre eta sirena piztu zuten itixeragatik protestatzeko eta mobilizatzeari ekingo diote egunotan.


Hauteskundeak

Jair Bolsonaro ultraeskuindarra Brasilgo presidente berria izango da. Jonathan Martinezek haren garaipenak eta Europan ematen ari diren mugimendu ezberdinek ezkerrari zer pentsatua eman beharko diotela uste du. Honatx bere analisia.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra