Skip to main content
bannerra

Zazpigarren berbagunea ospatu dute Bilboko Azkuna Zentroan


Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltegi sarearekin elkarlanean antolatuta, zazpigarren berbagunea ospatu dute Azkuna Zentroan, Bilbon. Lau txanda egin dira egunean zehar eta 400 pertsona inguru bildu ditu txanda bakoitzak. Bilbotarrak euskaraz aritzea eta euskara plazetara ateratzea da helburua.

Hezkuntza

Gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren greba hasi dute langileek Bilboko kaleetan manifestazioa eginez. Ostiralera arte luzatuko da sektoreko sindikatu guztiek deitutako geldialdia, ELA, LAB, Steilas, CC.OO. eta UGTk. 215 ikastetxetako 9.000 langile daude deituta eta 120.000 ikasleei eragingo die. Sindikatuek %65eko babesa jaso duela adierazi duten bitartean, Kristau Eskolak, gatazkaren eragina jasoko duen patronal nagusiak, %32ra jaitsi du kopurua.


Gurean Gaur

Arlo politikoan, Espainiako Estatuaren Abokatua 'Bateragune auziko' Estrasburgoren ebazpenari helegitea jartzearen aurka agertu izanari erreparatu diogu. Gizarte gaietan, berriz, Kristau Eskoletan eta IZEAko ikastetxeetan egindako greba, Iruñeko Udalak emandako berdintasunaren kazetaritza saria, Donostiako Satorralaia mugimenduaren salaketa eta Loiolako kuartelaren auzia izan ditugu hizpide. Azkenik, 'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' ikerketari buruzkoei erreparatu diegu.

Gurean Gaur

Berria egunkariak, komunikabideen atalean, eta Saioa Alkaiza Euskalerria Irratiko kazetariak, kazetarien atalean, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso dute Iruñeko Udalaren eskutik. Aurtengo sanferminetan komunikabideek eta kazetariek genero ikuspegitik egindako lana saritu du, horrela, lehenengo aldiz Iruñeko Udalak.


Gurean Gaur

Euskal emakume pentsiodunak elkartu, eta pentsio duina lortzeko plataforma bat sortu dute, Oneka izenekoa. Guztira 300 emakume inguru daude plataforman. Haien pentsioa gizonezkoena baino askoz ere txikiagoa izateak emakume asko bultzatu ditu «pobrezian» bizitzera. «Bizitza osoan egindako lana, askotan ordaindutako lana izanda ere, kotizaziorik gabekoa da, eta, ondorioz, eskubiderik gabekoa». Beste kasu batzuetan, ez dute soldatarik jaso egindako lanarengatik: «Etxeko lanaz eta bertan bizi ginenen arduraren erantzule izan gara beti, eta hori guztia, dohainik». Onekaren lan esparrua Hego Euskal Herria izango da, eta, plataformako kideen ustez, instituzioek eta erakundeek daukaten eginkizuna bete behar dute. «Eskuzabaltasuna aurkituko dugulakoan gaude. Elkarlanerako aukera izateko esperantza daukagu, bereziki emakumeen gaiaz arduratzen direnekin». Pentsiodunen plataformekin eta feministen mugimenduarekin elkarlanean arituko direla gaineratu dute. .

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra