Skip to main content
bannerra

Lau euskal preso gertuagoko espetxeetara mugitu ditu Madrilek, Euskal Herriratu gabe


Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak astelehen honetan onartu du Gorka Fraile, Mikel Orbegozo, Xabier Tximeno eta Igor Gonzalez kartzelaz mugitzea. Lehen gradutik bigarrengora pasatzeko eskaera egina dute lau horiek, beste ia ehun euskal presok bezala, eta Barne Ministerioak uste du espetxe legediaren onarpena adierazi nahi duela urrats horrek.

Gurean Gaur

GuraSOS elkarteak gipuzkoarrek foru aldundiko agintariengan duten mesfidantza nabarmendu dute erraustegiaren inguruko ikerketak aztertuta. Elkarteak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako partaidetza prozesuetako emaitzak berdintsuak direla adierazi dute: bietan, "erakundeekiko sinesgarritasun falta" aipatzen dute herritarrek, baita erraustegiak ekar ditzakeen osasun arazoekiko "kezka" ere.


Gurean Gaur

13 partida jokatu ostean, garaipen bakarra lortuta, talde zuri-gorria jaitsierako postuetan dago. Egoera honek, Eduardo Berizzo argentinarraren lana kolokan jarri du eta bizkaitarrek puntu premia handia dute. Getaferen kontra markagailuan aurreratu arren, berriro ere, lehoiek ezin izan zioten abantailari heldu. Bestalde, arlo instituzionalari dagokionez, oraindik ez da presidentzia eskuratzeko hautagairik aurkeztu eta, gogoratu, hauteskundeak abenduaren 27an izan beharko luketeela. Hauek eta beste hainbat, BeƱat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Gontzal Astorki eta Asier Laraudogoitiarekin batera.

Hezkuntza

Skolae hezkidetza programaren aurkako mehatxuengatik, polizia zaintza dauka Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ekainaz geroztik. Asteburuan, berriz, Uharteko aniztasunaren aldeko mural batean pintaketak egin dituzte Skolaeren aurkako mezuekin.


Gurean Gaur

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Meritxell Batet Espainiako Lurralde Politika ministroarekin egindako transferentzien batzorde mistoko bilkurari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, pentsiodunen, zahar egoitzetako langileen eta GuraSOSen aldarrikapenak jaso ditugu. Baita Skolae programaren inguruko azken berriak eta Nafarroako Etxebizitza Planari buruzko datuak ere.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra