Skip to main content
bannerra

IDEMtitateak / Tradizioa eta generoa: topikoak apurtuz


Tradizioak euskal dantzetan izan duen eragina aztertu dugu. Tradizioaren argudioak, zenbatetan utzi ditu emakumeak plazatik at? Argudioak ala aitzakiak dira? Historikoki nolakoa izan da? Galdera horien erantzunen bila, Oier Araolaza (Dantzan.com), Marisa Barrena (Kriskitiña Dantza Taldea), Irune Tubia (Oberena Dantza Taldea) eta beste hainbatengana jo dugu.


IDEMtitateak

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du gurekin, baita Iruñeko Gaztetxeko kide diren Itsaso Agirre eta Saioa Lekunberrik ere.


IDEMtitateak

Egunkarietako sailetan, non kokatzen dira emakumeak? Ahotsa ematen zaie? Eta boterea kudeaketa edo zuzendaritza taldeetan? Generoak kazetaritzan duen tokiaz hausnartu dugu Maite Asensio Berriako kazetariarekinm Oihana Etxebarrietarekin eta Reyes Ilintxeta kazetariarekin

IDEMtitateak

Emakumeek bertsolaritzan duten paperaz eta aitortzen zaizkien rolez aritu gara. Emakumeak badaude oholtza gainean, baina nola? Arau propioekin ala aldez aurretik gizonezkoek ezarritakoekin? Emakumeen sexualitatez kantatzen al da? Eta egiten denean ere, nola egiten da? Galderei ondoko hiru protagonistek erantzun diete: Estitxu Arozena, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi.

 


 
    IDEMtitateak
    Berdintasuna oinarri.
    Hamaika Telebista
bannerra