Skip to main content
bannerra

Nolakoak ziren Donostia inguruko kortsarioak?


"Kortsarioen Ostatua" (Xabiroi) komikia plazaratu dute Dani Fano eta Gillermo Gonzalezek. Donostia inguruan dago kokatuta, eta kortsarioen gora-beherak kontatu dituzte, umorearekin.


Musika

Gipuzkoako Kudai taldeak "VII" lan berria argitaratu du. Oraingoan, zazpi deabruren istorioa baliatu dute zazpi tentaldi irudikatzeko. Euskarazko metal industrialari bide emanez, disko ilun bezain melodikoa osatu dute. Borja Fernandez gitarra jotzailearekin izan gara.


Kultura

Agus Barandiaran musikariak urteak daramatza Euskal Herrian zein nazioartean batera eta bestera trikitixa doinuak zabaltzen. Ulergaitza egiten zaio trikiti doinuak dantzarik gabe ulertzea. Horren erakusle, urteetako elkarlanaren emaitza da "Korrontzi dantzan" (Baga Biga) bilduma. Bertan, dantzarako kantuez gain, emanaldia bera ere ikus daiteke. Berarekin izan gara lan honen nondik norakoez hizketan.

Musika

Bizkaiko Ken Zazpi taldeak 20 urte daramatza musika munduan. Gorabehera asko izan dituzte, eta maiz aparretan ibili dira. "Phoenicoperus" seigarren diskoa erronka moduan hartu dute. Mitoaren grezierazko izena hautatu dute lana izendatzeko. Beraien hitzak jaso ditugu, egindako esfortzuaren berri izateko.


Kultura

Durangoko Azokaren saio bereziaren lehen atalean, musika eta literatura nobedadeak izan ditugu. Hala nola, Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen "Kortsarioen Ostatua" komikia, Korrontzi folk bandaren "Dantzan" lana, Bea Salaberri idazlearen "Baionak Ez Daki" eleberria, Kudai taldearen "VII" diskoa eta Ken Zazpi bizkaitarren "Phoenicoperus" lana.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra