Skip to main content
bannerra

ArteKale | Euskal zinemagintzaren hiru eredu


Hiru eredu gure zinemagintzara hurbiltzeko. Aitor Oñederra, Lara Izagirre eta Eneko Olazabal zinegileen azken lanen inguruan aritu gara. Bestalde, Sorkun abeslariarekin "Ziklomorphosia" disko berria ezagutu dugu, eta "Futbolariak eta Printzesak" antzezlanaren inguruan hitz egin dugu egileekin. Bukaeran, Oskorriren agurra azpimarratu dugu.


Kultura

Jazz eta funk doinuak, eta soul eta reggae erritmoak aurkituko ditugu Sorkun abeslariaren "Ziklomorphosia" diskoaren kantu berrietan. Beste estilo batzuetan murgildu nahi izan du gipuzkoarrak. Berarekin hitz egin dugu.


Kultura

Juanjo Elordi zinema zuzendaria eta Edorta Barruetabeña gidoilaria izan ditugu parez pare. Zuzendari bizkaitarrak “Yoko eta lagunak” animaziozko film berria estreinatuko du azaroaren 13an. Elordik berak eta Rishat Gilmetdinov errusiarrak zuzendu dute. Euskarazko animaziozko zinemagintza zertan da? Horri buruz eta beste ariko gara biekin.

Kultura

Azaroaren 22tik 29ra egingo dute Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilera. Bakarra da euskarazko zinema soilik eskaintzen duena. Guztira 41 pelikula lehiatuko dira, eta guk epaimahaiko kideekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zer izango dugu ikusgai?


Kultura

Asteburu osoan zehar Getxoartek ateak irekita izango ditu, eta bertan hainbat artista gazteen lanak ikusi ahalko dira. Artista berrien lanak sustatu eta esperimentazioa bultzatu nahi du Getxoartek. Husnartu, frogatu, ikusi eta ikasi.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra