Skip to main content

MusikaZuzenean TB #112: Mihise + Eneko Gartziandia


Saio honetan MIHISE taldea ezagutuko dugu. Hotzikara taldearen garapena bezala sortzen da banda, eta dagoeneko kalean dute taldearen iraupen luzeko lehen diskoa. "Kronika@" ezagutzeko bildu gara Antton, Mikel eta BeƱatekin.

Musika Zuzenean

Pasaden asteko atalarekin 3. denboraldiaren amaierara iritsi ginen, eta honekin batera oporrak hartzen ditugu iraila bitartean! Trukean denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikus dezakezue, urte osoko lana bi minutu laburrean!


Musika Zuzenean

Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta. Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.

Musika Zuzenean

Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.


Musika Zuzenean

"Gaztaroko erokeria bat baino gehiago!" split diskoa izango da gure gaurko protagonista, eta bide horretan, Managaitz eta Fly Shit taldeak. Hardcorearen errepidean murgilduko gara, irrati libreen uhinetan, gaztetxe zirkuituan... zuk zeuk egin filosofiaren baitan.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra