Image

Aitor Zabaletaren oroigarria erasotua izan da Aratz mendian

Zergatiaren arrazoi zehatzik ez dakigun arren, Aratz mendian Aitor Zabaletaren argazkia erasotua izan da, eta erabat hautsita aurkitzen da oroigarria.

1998ko abenduaren 8an hil zuten Zabaleta, Madrilen, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partida baten atarian. Madrilgo Vicente Calderon futbol zelai alboan erasotu zuten realzalea eta ordu gutxira hil zen. Hilketa egotzi, eta zigorra ezarri zioten Ricardo Guerra ultrari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image